Musulman
Wikipedia(e)tik
Musulman (arabieraz مسلم, persieraz eta urduz مسلمان, turkieraz Müslüman, albanieraz Mysliman, bosnieraz Musliman) Islamaren jarraitzaile bat da. Literalki Allahren menekoa dena esan nahi du.
Musulman gehienek musulmantzak dute Shahada esan duen edonor: "Ez dago beste ahaltsurik Allah baino eta Mahoma da Bere Mezularia da". Musulmanek Islamaren ardatzak Mahomaren aurretik bazirela uste dute eta eurentzat Adan, Noe (Nuh), Moises (Musa) eta Jesus (Isa) Jainkoak bidalitako profetak ere baziren.
[aldatu] Taldeak
Talde nagusiak Sunniak, Xiiak eta Sufiak dira.
Hainbat erlijiok euren burua musulmantzat dute, baina ez dira onartuak Musulmanen gehiengoagatik. Adibidez ez Sunni ez Xiiek ez dute Ahmadiak onartzen. Pakistanen hauek ez dira Musulmantzat legalki onartzen.