Hiri
Wikipedia(e)tik
Hiria biztanle dentsitate altuko eta industria nahiz zerbitzuen sektore ekonomiko garrantzitsu bezala dituen hirigunea bezala ulertzen dugu gaur egun.
Pragako Europear Estatistika Konferentziaren arabera hiria 2.000 biztanle baino gehiago dituen eta biztanleriaren %25a baino gutxiago abeltzaintzan aritzen den hirigunea oro da. 10.000 biztanle baino gehiago baditu, bizigune guztiak hiritzat hartzen dira, biztanleak bata bestearengandik hurbil bizi diren bitartean (solairu bat baino gehiagotako eraikinetan) eta populazioaren gehiengoa industrian, merkataritzan eta zerbitzu sektoreetan lan egiten badu.
Hiriaren kontzeptu politikoari dagokionez, hiri hitza hiriburu entitatea daukan eta eskualdeko garrantzia handieneko biziguneei aplikatzen zaie. Gainontzeko izendapenak (adib: herri edo udalerri) generiko eta aukerakoak dira.
[aldatu] Definizioa historian zehar
Hala ere hiri hitza ez da beti berdin ulertu. Erromako inperioaren garaian adibidez hiria (civita) eskubideak zituen biztanleak bizi ziren guneak ziren.