Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Frantziako Iraultza - Wikipedia

Frantziako Iraultza

Wikipedia(e)tik

Frantziako Iraultza 1789 eta 1799. urteen artean Frantzian gertatutako prozesu sozial eta politikoari deritzo. Prozesu honen ondorio garrantzitsuenak, monarkia absolutua desagertarazi eta Errepublika ezartzea izan ziren.

Askatasuna Herria gidatzen, Eugène Delacroix (1830), Louvreko Museoa, Paris
Handitu
Askatasuna Herria gidatzen, Eugène Delacroix (1830), Louvreko Museoa, Paris

Eduki-taula

[aldatu] Iraultzaren zergatiak

Frantziaren egoera orokorra oso zaila zen iraultzaren bezperan, faktore negatibo asko baitzeuden momentu horretan. Arrazoi horien artean ilustrazioaren ideiak, burgesiaren gorakada, krisi ekonomikoa eta uzta txarrak zeuden beste askoren artean.

Egitura kariei begira Frantzian, momentu hartan, monarkia absolutista krisi sakonean zegoen, bere egitura eta erakundeak estatuaren eta herritarren beharrei irtenbide bat emateko kapazak ez baitziren. Alde batetik burgesiaren gorakada handia egon zen XVIII. mende osoan zehar. Hau gero eta garrantzia ekonomiko handiagoa handiagoa zuen, haien eskuetan baitzeuden finantzak, merkataritza eta produkzio bideak, besteak beste, eta honen ondorioz estatuaren ondasun sortzaile eta honen ekonomiaren euskarri ia bakarrak bihurtu ziren. Honez gainera haiekk ziren baita ere ikasketak egiten zituztenak eta Ilustrazioaren berdintasun politikoaren eta gobernu eta gizarte arrazionalen ideiak hartu zituzten besteak batzuen artean. Guzti honen ondorioz bere garrantziaren kontzientzia hartu zuten eta orduan ia ez zuten ordezkapen politikoa eskatzen hasi ziren.

Beste alde batetik noblezia eta kleroa ziren errepresentazio politikoa zuten bakarrak, baina haiek ez zituzten ondasunak ekoizten, bakarrik hauek pilatzen zituzten inolako berinberziorik egin gabe eta inolako benefiziorik atera gabe. Honez gainera ez zituzen zergarik ordaintzen. Azken gauza hau arazo larria izan zen Iraultza bezperan, Frantzia krisi ekonomiko kroniko eta larri batean baitzegoen eta finantza egoera hau hobetzeko modu bakarra klase pribilegiadunak zergak ordaintzea zen-eta. Baina errefoma hau aurrera eraman nahi izan zen bakoitzean atzera bota zen, noble eta kleroak haien pribilegiotan oinarrituta zegoen gizarte estamentala arriskuan ikusten baitzuten. Horregatik gertatu zen “nobleen errebolta” eta erregeak 1788. urtean Estatu Orakorrak deitu behar izan zituen krisiarekin amaitzeko konponbideak bilatzeko.

Azkenik zergati koiunturaletara begira estaua, lehen esan den moduan, krisi ekonomiko larrian zegoen eta hau oraindik grabeagoa bihurtu zen Frantziak AEB-en idependentzia gerraren gastuen ondorioz. Krisi ekonomiko honetara nekazaritza krisia eta uzta txarrak gehitu ziren, eta ondorioz pobrezia eta gozea gehiago zabaldu ziren. Baina honen beste ondorio larria ere izan zen industriaren produktuen eskaria jaistea, krisi industriala sortu zenarekin.

[aldatu] Kronologia

- Pariseko Komuna (La Commune de Paris ).
- Konbentzioaren (La Convention) hasiera.
- La Marseillaise sortu zuten, gaur egun ere Frantziako ereserkia dena.
- Urtarrilaren 21: Louis XVI erregea hiltzen dute.
- Uztailaren 13: Marat erailtzen dute.
- Urriaren 16: Marie-Antoinette hiltzen dute.

[aldatu] 1791 eta 1793ko konstituzioak

Iraultzaren denboran hiru konstituzio egin ziren; 1791koa, 1792koa eta 1795koa. Hurrengo lerroetan lehenengo bien azalpena eta haien arteko ezberdintasunak aztertuko dira. Botere legegilea Batzar Nazionalak zuen, Frantzia osoko departamentuak modu proportzionalean ordeskatzen zituena. Honen partaideak aukeratzeko prozesu konplexu bat jarraitu behar zen. Lehenengo sufragio zentsatarioaren bitartez Lehen Batzarra auke- ratzen zen, hau da, aktiboak ziren gizonen botoaren bitartez. Lehen Batzar horrek Hautezleen Batzarra aukeratzen zuten, baina azken honetan jabeak edo 100 eta 400 bitarteko lan eguneko errenta zutenek har zezaketen parte. Azken hauek ziren Batzar Nazionaleko hautagaien artean honen partaideak aukeratzen zutenek. Prozesu hau bi urterik behin errepikatzen zen.

Botere betearazleari begira Erregea zen honen jabea. Titulu hau, lehengo tradizioak zihoen moduan eredagarria izaten jarraitu zuen eta gobernuko ministroak izendatzeko edo kentzeko beharra zuen. Baita ere botere legegilean nolabaiteko eragina zuen, hau da , botere banaketa ez zen guztiz betetzen, Erregeak leguen gainerako beto eskubidea baitzuen bi legeladietan.

Azkenik botere judiziala epaileei eta epaitegi ofizialei zegokian, eta ez Erregeari edo lekuko jaunei, lehenago egiten zen moduan. Epaileak baita ere sufragio zentsatarioaren bitartez aukeratzen zituen herriaren zati batek.


1793eko Konstituzioa erradikalagoa eta aurrerazaleagoa izan zen, jakobinoak boterean zeudela egin zen eta. Girondinoen modura, jakobinoek haien ideietara egokitzen zen konstituzioa egin zuten.

Hasteko botere legegilea Batzar Nazionalak edo Konbentzioak zuen. Hau aukeratzeko prozesua baita ere zaila zen. Lehenengo eta behin Frantzia osoko 21 urtetik gorako gizon guztiek Kantoietako Lehen Batzarra eta Departamentuetarako Hautezkunde batzarra aukeratzen zuten botazioen bitartez. Lehenengo erakundeak Konstituzioa berrekusteko boterea zuen eta bigarrenak 200 hiritar bakoitzeko hautesle batek osatzen zuen eta epaileak eta Batzar Nazional edo Konbentzioko partaideak aukeratzeko ardura zuen. Azken hau 40.000 hiritar bakoitzeko ordezkari batek osatzen zuen eta Errepublika Kontseilu Betearazleko 24 kideak aukeratzen zituen. Prozesu hau urterik behin errepikatzen zen.

Botere beterazlea lehen aipatutako Errepublikaren Kontseilu Betearazleak zuen. Hau gobernua osatzeko betebeharra zuen eta 24 kidez osatuta zegoen. Artero 12 partaide berriztatzen ziren eta honela gobernua osatzen zuten. Baina errepublikaren Kontseilu Betearazlea ezin zituen nahi zituen neurriak hartu, Konbentzioaren aurrean erantzuleak zirelako.

Botere judiziala azkenik artero hutatutako epaileek osatzen zuten.

Konstituzio bien arteko ezberdintasunak nabarmenak ziren, ikusiko dugun moduan. Lehenengo konstituzioan Frantzia monarkia konstituzional baten bidez gobernatua zegoen, bigarrenean berriz errepublika batek egiten zuen. Beste aldetik 1791ko Konstituzioan herriaren ordezkariak sufragio zentsatarioaren bitartez aukeratzen zen bitartean, 1793ekoan gizonezko sufragio unibertsalaren bitartez egiten da. Horrez gainera lehenengo konstituzioan botere betearezleak nolabaiteko kontrola du legegilearen gainean beto eskubidearen bitartez, baina bigarrenean hau alderantziz gertatzen da, botere beterazlea duen Errepublikaren kontseilua botere legegilea duen Batzar Nazionalaren aurrean erantzulea baita.

[aldatu] Biografiak

[aldatu] Iraultzaren ondorioak

Iraultzaren ondorioak asko eta ugariak izan ziren eta garrantzia itzela izan dute eta daukate oraindik, horietako askok gure gizartearen oinarria dira eta.

Politikaren aldetik aldaketa eta erreforma garrantzitsu asko egin ziren. Lehenengoa Antzinako erregimenaren desagerpena da. Honek itzelezko aurrerakada ekarri zuen gaurko gizartea osatzerako bidean, haindat printzipio demokratiko ekarri zituelako berarekin. Alde batetik absolutismoa guztiz desagertu zen, eta momentu batetik aurrera monarkia baita ere. Horrekin batera konstituzio idatzia etorri zen, hau da, estatuko altolaketari buruzko alde guztiak erregulatzen zituen lege nagusi bat edo lege markoa. Egin ziren kontituzioetan puntu komunak eta esanguratsuak egon ziren ondoko hauek esaterako: botere banaketa hiru multsotan, legegilea, beterazlea eta judiziala, haien artean independienteak izan behar zirenak; ordezkapen batzarrak, edo beste modu batean esanda, herritarek sufragioaren bitartez ( bai zentsatarioa, bai gizonezko unibertsala) aukeratutako odezkariz osatutako erakunde politiko eta gubernamentalak. Azken honek argi usten zuen herriaren subiranotasunaren ideia, orain boterea herritik gobernuetara zihoalako, herria (edo honen zati bat) baitzen haien gobernuak aukeratzeko eta kentzeko eskubidea zuten bakarrak. Beste alde batetik baita ere lortu zen gizonen artean legeen berdintasuna eta estatuaren batasuna areagotzea, honen legeak lurralde guztian zehar homogeneizatuz.

Administrazioari begira itzelezko aldaketak egon ziren baita ere. Alde batetik ordurarte zeuden konterri, jaunerri, dukerri edo bestelako lurralde nazionalaren banaketa deuseztatu zuten eta nazioa departamentuetan banatu zuten. Horrez gainera administrazioa oraindik gehiago zentralizatu zuten eta nazio osorako Kode Zibil berria sortu zen. Baita ere estatua laikoa bihurtu zen, hau da, estatuaren eta elizaren arteko ezberdinketa osoa egin zen. Beste alde batetik hainbat ereakunde berriak sortu ziren. Estatuaren finantza sistema guztiz berrantolatu zen eta Frantziako Bankua eta Frankoa sortu zen berrantolaketa honetan. Justizia nazionala ere sortu zen estatu osoan justizia modu berdinean banatzeko inolako bereizketarik gabe eta modu berean Ejerzito Nazionala sortu zen Nazioaren interesak defendatzeko.

Aldaketa ekonomikoei begira burgesiaren interesak defendatzen zituzten erreformak izan ziren gehienak. Hauen artean burgesek hainbeste eskatzen zuten ekonomia askatasuna aldarrikatu zen eta horretarako gremioak eta edozein langile elkarte deuseztatu ziren. Horrez gainera jabegoa eskubide sakratua bihurtu zen eta lurren redistribuzio bat egon zen; elizaren eta emigratuen lurrak saldu ziren eta burgesia eta nekazaritzako jaunak izan ziren berrantolaketa honetan benefiziatuenak. Zergak biltzeko modu berria ere sortu zen, bertan estatuak zuzenean artzen zituen zergak eta hauek hiritar guztiengatik haien egoera ekonomikoaren arabera izan behar ziren ordainduak.

Egin ziren erreformen ondorioz agertu zen gizartea ere guztiz ezberdina izan zen. Gizarte Estamantalaren edozein ezaugarri guztiz ezabatu zen.Onen ondorioz araudi feudala deseuztatu zen, pribilegoiak desagertu ziren eta hiritar (gizon) guztien arteko berdintasuna aldarrikatu zen. Honelako gizartea desagertzean Klase Gizartea deritzona agertu zen. Hau pertsona bakoitza bere trebetasunaren ondorioz irabazitako lorpenen arabera “klasifikatzen” zituen pertsonak. Gizarte hau aurrekoa baino askoz permeableagoa zen, hau da, askoz errazago zen klase batetik beztera pasatzea. Beste alde batetik gizonaren eta hiritarraren eskubideen aldarrikapena egin zen. Bertan gizon guztiei haien oinarrizko eskubideak onartzenzitzaien modu ofizialean. Azkenik ondorio intelektualen artean merkataritzan eta ekonomian ere eragin handia euki zuen pisu eta neurrien berdintasuna egon zen, sistema metriko dezimala hartu zutenean. Beste alde batetik hezkuntza nazionala eta kultura sustatzeko hainbat erakunde sortu ziren. Haien artean eskolak, liceoak eta goi- meskolak egon ziren; eta baita ere sortu ziren liburutegi nazionala eta museoak.

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com