Anousheh Ansari
Wikipedia(e)tik
Anousheh Ansari (1967, Teheran (Iran) - ), (Persieraz: انوشه انصاری) CEO of Telecom Technologies, Inc. (TTI) sortzailetako bat da. Lehenengo emakume espazio-turista eta aldi berean lehenengo iraniarra bilakatuko da. 2006ko irailan. 2004ko Maiatzaren 5ean, Alan Sheparden orbitapeko espazio-hegaldiaren 43. urteurrenan, bere ezkonneba Amir Ansarirekin milioi askoko laguntza eman zion X-Prizeri. Horren ondoren, X-Prize Ansari X Prize bezala ezagutzen da ofizialki haien omenez.
[aldatu] Biografia
1967an Teheranen (Iran) jaio zen emakumea da. 1979an Iranen agitu zen iraultzagatik, 1984an Estatu Batuetara alde egin behar izan zuen hamasei urte zituelarik. Han, elektrizitate ingeniaritza eta informatika zientziatan lizentziatu zen George Mason Universityn. Masterra lortu zuen George Washington Universityn.
Anousheh, bere senar Hamid Ansari eta bere ezkonneba Amir Ansarirekin TTI enpresa sortu zuen 1993an. 2000. urtean, Sonus Networks, Inc.-ek TTI erosi zien.
2006ko Maiatzan, International Space Station-ra espaziora joateko bi aukeratuetako bat izan zitekeen Charles Simonyirekin, Soyuz TMA-10 espazio-misioan haientzat libre zegoen leku bakarrarentzako hautatzeko. Baina azkenean Charles Simonyi zuten, 2007ko Martxoaren 9 atera behar den misio honetarako.
2006ko Abuztuaren 21ean, laugarren espazio-turista izan behar zen Daisuke Enomoto kanporatu zuten 2006ko Irailaren 14an irten behar zuen Soyuz TMA-9 espazio-misiotik, medikuntza-azterketak ez gainditu ondoren. Hurrengo egunean, Ansari hautatu zuten Daisuke Enomoto ordezkatzeko. Irailaren 18ko 6:09etan aireratu zen.