Web 2.0
Wikipedia(e)tik
Web 2.0 O'Reilly Mediak jendearen partehartzean eta informazio elkartrukatzean oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak.
Argi dago Web 2.0 baldin badago, aurretik Web 1.0 egon zela. Web 2.0 izen horrek adierazten du bigarren aldi bat, World Wide Web amaraunaren bigarren fase bat, garatuagoa bai arkitekturan eta baita aplikazioetan.
Aldi honen ezaugarriak:
- Webguneak edukiz eta funtzionalitatez hornitu dira, eta gai dira sareko aplikazioak eskaintzeko. Adibidez, programa bat idazteko, Word edo antzekorik erabili barik.
- Komunikazioa ireki egin da sarean, agintea dezentralizatu, askatasuna areagotu egin da partekatzeko eta behin baino gehiagotan erabiltzeko.
- Edukiak hobeto antolatuta eta sailkatuta daude.
- Askok premia izan dute izen berri bat jartzeko aro berriari.
Zenbaitentzat errazagoa da ulertzen zer den Web 2.0 baldin eta uztartzen badugu izen hori zenbait enpresarenekin, hala nola Google, Flickr, del.icio.us, Digg edo Technoratti.
Web 2.0 bezala kontsideratzen dira edonori parte hartzeko aukeraren bitartez informazioa elkartrukatu eta osatzeko aukera eskainiz modu kolaboratiboan aritzeko modua ahalbidetzen duten webguneak. Esate baterako, Wikipedia bera Web 2.0 tresna bat da, del.icio.us edo Google Maps diren bezalaxe.
![]() |
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |