Valentina Tereshkova
Wikipedia(e)tik
Valentina Vladimirovna Tershkova (errusieraz eta zirilikoaz Валентина Владимировна Терешкова) 1937ko martxoaren 6an jaioa. Sovietar kosmonauta historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea Vostok 6 espaziuntzian 1963ko maiatzeko 6.enean. Lehen emakumezkoa izateaz gain lehen pertsona ez-militarra ere izan zen espaziora bidaiatzea lortzen zuena.
Maslennikovo-n jaioa, errusiako gaur egungo Yaroslav Oblast herrialdean jaioa. Eskola ostean gurpil fabrika batean lan egin zuen ingenieritza ikasten hasi aurretik. Aurrekoetaz gain jausgailuz saltoak egiten ere aritu zen. 1962. urtean emakume kosmonauta elkartearako aukeratu zuten. 400 aurkeztu ziren arren bostek bakarrik lortu zuten lekua (Tatiana Kuznetsova, Irina Soloviova, Zhanna Yerkina, Valentina Ponomariova eta Tereshkova bera) eta beraz espaziora irteten zen lehen emakuemea izateko.
26 urte zituela 1963. urteko ekainaren 16an Vostok 6 espaziountzian lehen emakumezkoa izan zen, baita lehen pertsona ez militarra, espazioratzen. Bere misio artarako ezizena Txaika (Чайка) izan zen, euskerazko kaio izeneko hegaztia. Bere portaerarekin ados ez zegoenez Sergei Koroliov misioko zuzendariak Vostok 6-aren eskuzko kontrolen erabilera debekatu zion, nahiz eta misioko betebeharretan azaldu. 19 urte pasa ziren beste emakume batek, Svetlana Savitskaya-k (sovietarra berriz), lurreko orbitara iristeko. Valentinarekin aukeratuak izan ziren beste 4 emakuemeek ez zueten Tereshkovaren aukera izan.
Historian bere izena idatzi ostean Valentina Zhukovski-ko Aire-ko Ejertzitoko Akademian ikasketetan aritu zen 1969. urtean ingenieritza espazialean titulua lortu zuen artean. Emakume kosmonauten taldea desegin zen hostera. 1977. urtean ingenieritzako doktoratua lortu zuen. Gainditu zituen ``erronkak`` zela eta zenbait kargu politiko burutu zituen: 1966-1974 boladan Soviet Goreneko kide izan zen, 1974-1989 urte tartean Soviet Goreneko Presidium-ean parte hartu zuen eta 1969-tik 1991-rarte Alderdi Komunistako Komite Nagusian iraun zuen. 1997-an erretiratu zen azkenik Aireko Ejertzitotik eta baita Kosmonauta zerbitzutik.
Bere bizi partikularrari buruzkoak:
1963. urteko azaroaren 3an Andrian Nikolaiev-ekin (1929-2004) ezkondu zen eta urrengo urtean bere alaba Elena erditu zuen (1964). 1982. urtean dibortziatu zen bigarren aldiz 1999. urtean ezkonduz Shaposhnikov doktorearekin (1999 urtean hil zen azken hau)