Simpsondarrak
Wikipedia(e)tik
Simpsondarrak (ingelesez The Simpsons) Matt Groeningek telebistarako sortutako marrazki bizidun telesail arrakastatsua da. 17 denboraldi dirau telebistan eta 359 kapitulo batzen ditu 1989ko Abenduaren 17an debuta egin zuenetik FOX telebista estatubatuarrean. Jatorriz The Tracey Ullman Show-aren parte zen eta Gracie Films-ek ekoizten du 20th Century Fox-entzat.
Satirikoa oso, telesailak gizakiaren alderdi askoren parodia egiten du, baina batez ere "erdi mailako amerikar"-en bizimodua, bere familia eredua eta orokorrean AEBetako kultura, gizartea eta baita telebista ere. Simpsondarrak inoiz animazioz egindako telesailik onena bezala ikusia dago kritiko askoren partez, baita Time aldazkari ospetsuaren partetik. Argitalpen honek XX. mendeko telesailik hoberena izendatu zuen 1998an. Izugarrizko eragina eduki du kultura herrikoian Gerra Hotza amaitu ta hurrengo urteetan. Gaur egun, ospe edo entzute estatusa hematen dio bere burua telesail honetan paradoiatzen duen edonori.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokagunea, pertsonaiak eta historioa
[aldatu] Pertsonaiak
Pertsonai nagusiak Matt Groeningek sortuak dira The Tracey Ullman Showaren barruan zegoen animaziozko komiki labur bat bezala. Pertsonai askok, bere izena hartzen dute Groening bizitzan parte izen diren pertsona eta lekuetatik; adibidez Lisa, Maggie, Marge eta Homer Groening-en arreba, ama eta aitaren izenak dira hurrenez hurren. Bart ordea, brat hitzaren anagrama bat da.
Telesailaren oinarria familiaren abenturak eta gertaerak dira: Homer eta Marge, berain seme-alaba Bart, Lisa eta Maggie; Springfield-go hiritar xelebreak eta aldiko izar gonbidaturen bat.
Homer, Springfield-go zentral nuklearraren segurtasun arduraduna, orokorrean intentzio ona duen bufoi bat da, bere arreta eskasak askotan abentura eta egoera bitxietara bideratzen duena. Hasieran Marge sofistikatua eta azkarra zen baina etxeko-andrearen estereotipoan amaitu du. Bart, seme nagusia, bihurria da oso, bere gelako izua (Lisak, behin "deabruaren mezularia" bezala deskribatua), bere burua erreboltaritzat duena; aldiz Lisa etorkizun hobe batekin amets egiten duen ikasle azkarra, budista, barazkijalea eta jazz musikaren zalea da (askota familiaren etorkizuntzat joa). Maggie hazi egiten ez den haurtxoa da; nahiz eta urteak nabarmen joan (telesailean behin baino gehiagotan Gabonak zelan igarotzen diren ikus daiteke) ez dirudi Simpsondarrentzat urteak pasatzen direnik. Pertsonai batzuen adina aldatu egin da noizbehinka baina badirudi idazleen akats baten ondorio dela.
Homer-ek bere familia "erdi-goi maila"kotzat deskribatzen du eta badirudi arrazoia duela. Simpsondar familia (aldiro Homer-en aita, Abraham "Abe" Simpson barne) bost logeladun etxe haundi samarrean bizi dira, Ned Flanders auzokide dutela alde batean eta bestean askotariko gauza ezberdin, kanposatua kasu. Simpsondarren bizimodua Homer-en lanaren menpean dago beti, gutxienez bost aldiz izan da kaleratua eta beste askotan utzi du lana.
Telesailak, lagungarri dituen beste pertsonai asko ditu, langileak, irakasleak, familiaren lagunak, familiako kideak eta herriko jende ezaguna. Pertsonai batzuk fikziozkoak dira baita telesail barruan ere, adibidez "Itchy eta Scratchy", "Tom eta Jerry" sagu eta katuaren bertsio super bortitza.
[aldatu] Kokagunea
Simsondarrak Springfield izen eta AEBko fikziozko herri batean bizi dira. Saioaren historian zehar zaletuak saiatu egin dira herria kokatzen, inguruko geografia aztertuz. Ala here bai herriaren izena eta bai herria bera fikziozkoak dira, baina egia da AEBko ia estadu edo lurralde orok dutela Springfield izeneko herriren bat, beraz edozein lekutan kokatu ahal izango litzateke. Badiruri indeterminazio hau apropos egina dagoela horrela kokalekuak edozein korapilo sinesgarri egin ahal izateko. Herri aztertuz, ia denetarik du: itsashertza, mendikateak, desertuak, lurzoru zabalak, historiak beharko lukeen edozer. (Ikus Non dago Simpsondarren Springfield? eztabiada honi buruz gehiago jakiteko.)
Matt Groeningek esan duenez, Springfield-ek gauza asko partekatzen ditu Oregon estatuko Portland hiriarekin, Groening bera hazi egin zen hiria hain zuzen (ikus Matt Groening-en Portland). Springfield izena eman zion AEBko ia-ia estatu guztiek Springfield izeneko herri edo hiri bat dutelako.
[aldatu] Gaiak
Agintea eta boterea, batez ere meritu gutxi duten pertsonen eskuetan, satira zorrotzaren helburu dira maiz. Honek azaldu dezake gizartearen elkarte konserbadoreenetatik isurtzen diren kritika negatiboak. Erantzun negatibo hau nabarmenagoa egin zen telesailaren lehenengo denboraldietan. Ia edozein autoritatedun pertsonaia kaltegarritzat irudikatuta dago:
- Homer Simpson begirunerik gabeko aita arduragabea da, 1950ko aita prototipoaren aurkakoa, hala ere, azkenean bere familiaren kargu egiten da beti.
- Marge Simpson ere 50 hamarkadako estereotipoa da, eta kontrol tiranikoa ezartzen du familiaren beste kideen artean bere bakardadea errezago egiteko ahaleginean.
- Springfieldgo polizi burua Clancy Wiggum (bere ahotsak Edward G. Robinsonren tonua dauka) gorputzaldi zalantzagarrian egoteaz gain, ergel hutsa da, alferrontzia oso, ustelkerian ibiltzen da eta ez dago eskubide konstituzionalak bermatzeaz oso arduratuta.
- Quimby alkatea —John F. Kennedy-ren ahotsa berdintsuaz komunikatzen da— ustela eta emakumezalea da.
- Seymour Skinner (Charles Kuralt-ren antzeko ahotsarekin) Springfieldgo oinarrizko hezkuntzako eskola baten zuzendaria da, momentuoro tentsiopean dagoena dena kontrolpean edukitzeko lanean. Umorerik gabekoa, bere amarekin bizi da. Maiz, Viet Cong-ak preso hartu zueneko gogorapenak edukitzen ditu.
- Ms. Edna Krabappel Bart-en andereñoa deprimitu, sexualki promiskuoa eta erretzaile porrokatua da. Ezjakina, bere ezjakintasunean harrapatzen dutenean ixiltasuna gordetzea agintzen du.
- Lovejoy agurgarria, herriko elizaren artzaina, seguru ustekoa eta moralista da (baina bakarrik beste pertsoneekiko), ahots monotonoarekin emante ditu sermoiak eta beti loak hartzen du Homer.
Hala ere pertsonai gehienak ez dira gaiztoak, ezgaiak baizik; baina badago bat benetan gaiztoa: C. Montgomery Burns. Zentral nuklear-aren jabea da eta Homer-en nagusia. Gaiztoa eta krudela, Springfieldgo hiritarren aurkako beldur kanpainian Waylon Smithers zerbitzari zintzoaren laguntza du, nor sekretupean bere nagusiarengatik maiteminduta dagoen.
Azken urteetan talde kontserbadore batzuk telesaila onartu eta errespetatu egin dute. Aldaketa honen atzean egon daitekeen arrazoia zera da: Simpsondarrak familia klasikoa irudikatzen du oraingo beste telesail askok plazaratzen dituzten familia tradizionalaren kontrako ereduekin parekatuz. Telesailak jokatu du inoiz familiaz kanpoko amodio historioekin, adibidez Homer bere donutsekiko zaletasuna partekatzen duen zentraleko beste neska batekin maitemintzen denean edo Margen institutoko mutillagunak, Artie Ziffek amodiozko historio huts egina berriro berbizitzera bultatzen duenean. Hala ere, afera hauek inoiz ez dira gauzatzen eta Homer eta Margek inoiz baino maiteminduago amiatzen dute atala. Kontserbadoreek ere gustoko dute Ned Flandersek irudikatzen duen kristau elizkoia, bere haserretzeko modua inoiz barregarri utzi dute baina bere duintasuna beti gorde izan da. Hain zuzen, Jaunkogoikoa ere batzutan agertu izan da bere alde egiteko Predestinazioa bezalako sinismen Protestanteak agertuz. Simpson familiarekin alderatuz, Flandersak nahiko familia aberats eta ohizkoagoa da; jokabide honek Max Weber-en The Protestant Ethic and the Spirit of Capitalism liburuko teoriak azalduko lituzke.
Arraza ezberdinen arteko erlazioak satiraren sujetua ere izan dira telesailean, afroamerikar pertsonaiak ia beti bere kide "horiak" baino argi eta zentzudunagoak bezala irudikatzen dira. Pertsona batzuren aburuz arrozoia Holywood eta telebista liberalak azaltzen duten 'estereotipo kontrajarrien' satira bat da, non informatikari azkarra beti den azal beltzeko pertsona bat. Adibidez Hibbert Doktorea, naiz eta une desegokienetan barre egiteko ohitura duen, dudarik gabe pertsonai guztien artean zuzen eta zentzudunena da, eta Riviera Doktorea baino askoz ere kualifikatua dago bere lanean. Gehiago, Lou agentea behin eta berriro zuzentzen du bere nagusia den Wiggun polizia burua, beste adibide bat: Homer-en lankide den Carl, ingeniaritza nuklearrean tituloa edukitzeaz gain nohiz behinka Homer-en ergelkeria argitara uzten du.
Saioak era askotan satirizatzen du telebista eta zine negozioaren jarduerak eta pertsonaiak. Esate baterako, Krusty pailazoa oso ezaguna da Springfieldgo umetxoen artean baina kamereen atzean gogorik gabeko pertsona da, ziniko hutsa eta osasun egoera txarrean dago bizian hartu dituen substantzien kontsumo neurrigabearen ondorioz. Kalitate zalantzagarrizko edozein produkto salduko luke prezio baten truk. Kent Brockman telebistako berri emaile harroputza da, kazetaritzaren etikari kasu gutxi egiten diona. Pertsonaia aberats asko Alderdi Errepublikanoaren kide dira eta bilkurak gaztelu ilun batean egiten dituzte. Rupert Murdoch bera —gogoratu bere inperioaren barruan, Fox, Simpsondarrak emititzen dituen katea dagoela— parodiatua izan da atal batzuetan. Izan ere, Fox katea bera, barregarri utzi dute askotan eta bere berriak beti irudikatu dira kontserbadoren mesedekoak bezala.