Publio Ovidio
Wikipedia(e)tik
Publio Obidio Nason Sulmona-n 43 k.a. jaio eta Tomi-n (Italia) hil zen 17. urtean.
Publio Obidio historiako idazlerik onenetariko bat izan da. Zaldun sendi batean jaio zen eta ez zituen guda zibilaren ankerkeriak ezagutu. Lehenengoz zuzenbide ikasketei lotu zitzaien baina gero literaturara lerratu zen. Bere bizitzan ospe handia lortu zuen. Augusto enperadorearekin eztabaida bat zela kausa (enperadorearen etorkizuna ezagutzeko egindako sesio batean esku hartu omen zuen) Itsaso Beltzera erbesteratu zen. Barkamena behin eta berriz eskatu arren, ez Augustok, ez Tiberiok, ez zioten eman. Beraz, erbestean zendu zen. Lanik garrantzitsuenak hauexek dira:
- "Ars Amatoria"
- "Tristia"
- "Epistulae ex Ponto"
- "Metamorfosiak"
Azken honek mitologia ezagutzeko onarria izan zen Berpizkundean. Kondaira mitologikoak zehatz-mehatz deskribatzen ditu.