Publio Kornelio Tazito
Wikipedia(e)tik
Kultura > Literatura > Literatura europarra > Literatura Latinoa > Publio Kornelio Tazito
Publio Kornelio Tazito; Gutxi da Tazitori buruz ezagutzen dena. Bere jaieguna eta zendu zen eguna ozta-ozta ezagutzen da eta bizitza publikoaren datak ere ez dugu batzuk baino ezagutzen. Jaioa 55. urtearen inguruan ezartzen da eta heriotza 120. urtean. Princeps asko ezagutu zuen: Neron (54-68), Galba-Oton-Vitelio (69), Vespasiano (69-79), Tito (79-81), Domiziano (81-96), Nerva (96-98) eta Trajano (98-117). Oso garai biziak eta ziuraski haren bizitza publikoan eta obra literarioan eragin zuzena izango zutenak.
Haundikia izanik baina Italiako sendi batean sortua arazoak izan zitzakeen "cursus honorum", hau da , karrera politikoan; hala ere, Julio Agrikolaren, Britaniako gobernadorearen, alabarekin ezkondu zen (78. urtean) eta honek ate asko zabaldu zizkion. Bespasianoren agintean kuestor izendatu zuten eta edil eta plebeko tribunoa izan zen Titopean. Harrez geroztik, datak zehatzagoak dira:
- 88. urtean Vespasianopean pretor eta kuindezenbiro izango da.
- 89 urtetik 93 urtera, Erromatik at izango dugu, beharbada probintziaren batean gobernadore. Urte hauetan Domizianoren botere despotikoaren eragina gailenduko da eta matxinada saiakera batzuk gertatu ziren.
- 93. urtean Julio Agrikolaren heriotzaren ostean, Erromara itzuliko zaigu, Domizianoren errepresio garairik gogorrenetan.
- 96. urtean Domiziano erahilko dute.
Azken urte hauetan Domiziano ostenduta bizitzen saiatuko zen, ez zuen enperadorearen aurkako keinu handia bezain alferra egin nahi izan alde batetik, eta beste aldetik lausengaldiari ihes egiten zion. Erretiro honetan historia gaiak metatzeari lotu zitzaion, gero bere obretan erabiliko zuena.
- 97. urtean adierazpen askatasuna berreskuratuta "Hizlarien elkarrizketa" idatzi zuen. Obra honetan erretorikaren alpertasuna senatu eta foro kontrolatu batean aldarrikatuko du. Urte honetan bertan, Konsul sufekto izendatuko dute.
- 98. urtean Julio Agrikolaren biografia kaleratuko du, aitatxeren goraipamen bat.
- 99. urtean "Germania" argitaratuko du, herri horren azalpen geografikoa, eta haren herritarren sinismen, ohituren eta instituzioen ikerketa lana.
- 105. urtean "Historiak" idatziko du.
- 112 eta 114. urteen tartean Asian Prokosula izango dugu eta "Analeak" obraren etena gertatzen da. Alabaina, Erromara itzuli eta gero jarritu egingo du.
- 120. urtean zendu zen, literatura klasikoaren azken ordezkaria zelarik. Gero erromatar literaturan dena aldatuko da.
Kultura > Literatura > Literatura europarra > Literatura Latinoa > Publio Kornelio Tazito