Pluton (planeta ipotxa)
Wikipedia(e)tik
|
Pluton bere aurkikuntzatik eguzki-sistemako bederatzigarren planetatzat hartua izan da eta horien artean txikiena. 2006ko abuztuaren 24ean Nazioarteko Astronomia Elkarteak eginiko bileran planetaren definiziotik at utzi eta Planeta ipotx izendatu zuten. Clyde Tombaugh astronomoak aurkitu zuen 1930ean Arizonako Lowell Behatokitik. Tombough X planeta baten bila ari zen, Neptunoren orbita azaltzeko. Plutonen orbita-eszentrizitate handiak eguzkitik hurbilen dagoen zortzigarrena bihurtzen du orbitaren zati batean; hau da, Neptunoren orbita zeharkatzen du aldizka. Hau gertatu zen azken aldian 1979ko otsailaren 17tik 1999ko otsailaren 11ra izan zen.
Astronomia - Eguzki-sistema | ||
---|---|---|
Planetak: Merkurio • Artizar • Lurra • Martitz • Jupiter • Saturno • Urano • Neptuno Planeta ipotxak: Pluton • Eris • Ceres Bestelakoak: Eguzkia • Asteroideen eraztuna • Kometak • Kuiper-en eraztun • Oort-en hodeia Planeten sateliterik garrantzitsuenak: Lurra: Ilargia Jupiter: Io • Europa • Ganimede • Calisto Saturno: Saturnoren eraztunak • Titan • Mimas • Enzelade • Tetis • Rhea • Dione • Iapeto Urano: Miranda • Ariel • Umbriel • Titania • Oberon Neptuno: Triton • Nereida • Proteus |