Orhi
Wikipedia(e)tik
Orhi edo Ori (2107 m) mendia, mendebaldetik hasita, 2000 metro baino gehiago duen Piriniotako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatua dago.
Mariren bizilekuetako bat da eta honen magalean dagoen Iratiko Oihanean bizi da Basajaun.
Igoerarik errazena eta ohikoena Larraineko portutik abiatzen da, tunelaren ondoan dagoen aparkalekuan autoa utzita.
[aldatu] Orhiko xoria
Hainbat euskal esaera zaharretan azaltzen da Orhi mendia. Hauek nork bere jatorriarekin duen loturari egiten diote erreferentzia.
- Orhiko xoria, Orhira tira nafarreraz
- Orhiko xoria, Orhin laket Zubereraz
Jean Gorostarsou Harozteguy idazleak XIX. mendeko Etcheko chotkhoa poeman Orhiko xoriari buruz idatzi zuen.