Irati
Wikipedia(e)tik
Irati oihana Nafarroa Behereako, Zuberoako eta Nafarroa Garaiko basoa da, Europako pagadirik zabalena (17.195 Ha). Gainera, izeiak, pinuak, arteak eta flora aberatsa ditu.
Basoa anitz elezahar eta mitoen gunea da, batez ere Basajaunen bizilekuetako bat.
[aldatu] Ibaia
Irati ibaia Urtxuria eta Urbeltza ibaiek bat egin ondoren jaiotzen da. Urrio ibaiaren urak hartu eta Irabiako urtegian sartzen da. Ondoren Aezkoan sartu, Orbaitzeta, Orbara, Aribe eta Orotz-Betelutik igaro, Artozkin Usozko urtegia sortu eta Agoitzen Urrobiren urak eta Aosen Errorenak hartzen ditu. Ondoren Zaraitzu ibaiaren urak hartzen ditu eta Aragoira isurtzen da. Guztira 80 km luze da.