Mahmoud Ahmadinejad
Wikipedia(e)tik
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Mahmoud Ahmadinejab | |
Jaiotza data | 1956ko urriaren 28a | |
Jaiotza lekua | Aradan (Iran) | |
Agintaldi datuak | ||
Aurrekoa | Mohammad Khatami | |
Alderdi politikoa | Ingeniarien Elkarte Islamikoa |
Mahmoud Ahmadinejab (persieraz محمود احمدی نژاد ), Irango presidentea da eta Ingeniarien Elkarte Islamikoko kidea da. Presidente izan aurretik Teheraneko alkate izan zen. 2005eko Abuztuaren 3tik presidentea da.
Ahmadinejab pertsona kritikatua da mendebaldeko hainbat herrialdetan, Israelen aurkako hitzak, Hezbollahri ematen dion laguntzagatik eta Holokaustoaren ukapena dela eta.
[aldatu] Bizitza
Aradaneko herrian jaio zen, Garmsarretik hurbil. Urtebete zeukanean bere familia Teheranera joan zen bizitzen. 1976ean Teherango unibertsitatean ikasten hasi zen, bertan ingeniaritza zibila ikasi zuelarik. Ondoren alor berdinaren inguruan master bat ikasi zuen. 1987an trafiko eta garraio ingeniaritzan eta plangintzan doktoretza lortu zuen.
Graduatu ostean, ingenieritza zibileko irakasle izendatu zuten IUSTean. Ahmadinejab ezkondurik dago eta bi seme eta alaba bat dauzka.
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |