Jose Maria Iparragirre
Wikipedia(e)tik
Jose Maria Iparragirre Balerdi (Urretxu, 1820, abuztuaren 13a - Ezkio-Itsaso, 1881, apirilaren 6a) olerkari gipuzkoarra. Bereak dira, besteak beste, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria olerkiak.
[aldatu] Biografia
Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1820. urteko udarako egun baten. Euskal Herriak pairatu izan zituen gizarte eta politika alorreko eraldatzeak kontutan hartuz, bere 61 urteak Euskal Herriak bizi izan duen aldirik garrantzitsuenetariko baten zehar eman ziren. Eraldaketa hauek, Erregimen Zaharraren krisialdiarekin hasten dira, Guda Karlistari hasiera emanez, eta Euskal Herriko lehengoko industrializazioarekin amaitzen dira. Industrializazioa, hirugarren eta azken gatazka dinastikoarekin hasten da, gatazka honek azkenean, 1876. urtean, foru abolizioa ekarraraziko du.
Arteari dagokionez Iparragirreren bizitza Erromantizismoaren arrakasta unetan ematen da. Bere garaikide zen Charles Baudelairek Sentitzeko modu bat deitu zion, sentitzeko modu bat gizabanakoaren errealizazio pertsonala eta baita ere askatasun kolektiboa lortzeko irrika irmoa bezala azaltzen dena. Gizabanakoak bere herria berezko izpirituduna kontsideratzen du, honekin bat eginda sentituz, askatasun grina. Gehiago sentimendua, pentsamendua baino. Bizitzan ezinbestekoa bera aurkitu beharra. Existentzi motorea eta gehiago sortze arnasa, gauza zehatza lortzeko anbizioa baino.
Bizitza ulertzeko era honek, Jose Maria Iparragirreren jarduera zeharkatu zuen, eta modu honetan azal daitezke bere olerkigintzaren hainbat alor sentikor. Bertsolari zaharrean Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonairik azpimarragarriena dugu eta bere Guernicaco Arbola ereserkia, Foruen eta mendeetan zehar beren ikurra izan den arbolaren inguruan sorraraziriko euskaldunon nortasun adierazpenaren adierazle maximo bezala aurkezten zaigu.
Ñabardura guztiak kontutan izanda, Iparragirrek Adam Mickiewiczek Polonian edo Alessandro Manzonik Italian betetako paper bera egin zuen. Baina nazio olerkigile hauek ez bezala, Urretxukoak errima ez ezik musika ere landu zuen, diziplina bat, Erromantizisismo garaian, biziki garrantzia irabazi zuena, erarik aproposenetariko bezala estetika espresibista berri hau plasmatzeko.
[aldatu] Kantak
- Agur Euskalerria
- Ameriketatik Urretxuko semeei
- Errukarria
- Ezkongaietan
- Gernikako Arbola
- Glu, glu, glu!
- Gora Euskera
- Kantari euskalduna
- Nere amak baleki
- Nere etorrera
- Nere izarra
- Nere maitearentzat
- Nere ongile maiteari
- Ume eder bat
- Zugana manuela