Gernikako Arbola
Wikipedia(e)tik
Gernikako Arbola Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza da. Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskaldunen askatasun tradizionala adierazten du.
Oraingo zuhaitza aurrekoaren ondorengoa da, zeinaren enborra inguruko lorategietan gordeta dagoen. 2004an hiltzat eman zuten, 2005eko udaberrian egin zutelarik aldaketa. Haritz honen ondorengoak diren zuhaitz ugari existitzen dira; hauek munduan zehar daude banatuta.
[aldatu] Gernikako Arbola kantua
Gernikako Arbola Jose Maria Iparragirre olerkariak Madrilen zuhaitzaren eta euskal foruen omenez idatzitako zortzikoa ere bada.
[aldatu] Kantuaren letra
- Gernikako Arbola
- da bedeinkatua
- euskaldunen artean
- guztiz maitatua.
- Eman ta zabal zazu
- munduan frutua
- adoratzen zaitugu
- arbola santua
- Mila urte inguru da
- esaten dutela
- Jainkoak jarri zuela
- Gernikako Arbola.
- Zaude bada zutikan
- orain ta denbora
- eroritzen bazera
- arras galdu gera
- Ez zera eroriko
- Arbola maitea
- baldin portatzen bada
- Bizkaiko Juntea.
- Laurok hartuko degu
- zurekin partea
- pakian bizi dedin
- euskaldun jendea.
- Betiko bizi dedin
- Jaunari eskatzeko
- jarri gaitezen danok
- laster belauniko.
- Eta bihotzetikan
- eskatu ezkero
- Arbola biziko da
- orain eta gero.
- Arbola botatzia
- dutela pentsatu
- Euskal Herri guztian
- danok badakigu.
- Ea bada jendea
- denbora orain degu
- erori gabetanik
- eduki behar degu.
- Beti egongo zera
- udaberrikoa
- lore aintzinetako
- mantxa gabekoa.
- Erruki zaitez bada
- bihotz gurekoa
- denbora galdu gabe
- emanik frutua.
- Arbolak erantzun du
- kontuz bizitzeko
- eta bihotzetikan
- Jaunari eskatzeko.
- Gerrarik nahi ez degu
- pakea betiko
- gure lege zuzenak
- hemen maitatzeko.
- Erregutu diogun
- Jaungoiko Jaunari
- pakea emateko
- orain eta beti.
- Bai eta indarra ere
- zerorren lurrari
- eta bendizioa
- Euskal Herriari.