Joku-teoria
Wikipedia(e)tik
Gatazka egoerak aztertzen dituen matematika alorra da. Joku teoria ekonomian, politikan, finantzetan eta soziologian ditu aplikazioak. Joku teoriaren sorrera XX. mendeko erdialdean kokatzen da, John Nashen eta Von Neumannen eskutik.
Lehenengo sailkapen baten arabera, bi laguneko jokuak eta lagun anitzeko jokuak bereizten dira, batzuk eta besteak aztertzeko ihardunpideak ezberdinak izanten baitira. Joku teoriak ordea baditu beste arlo batzuk, enkanteak esaterako.