Jean-Paul Marat
Wikipedia(e)tik
Jean-Paul Marat jakobinoen klubeko lider garrantzitsuenetarikoa izan zen Robespierre eta gero.
Oso erradikala izan zen eta prentsaren bitartez talde talde iraultzaile moderatuak kritikatu eta iraintzen zituen iraultzaren traidoreak zirela esanez. Honez gainera herria girondinoen kontra bortzakeria erabiltzeko animatzen zuen. 1793an ikusi zuen nola 23 girondino gillotinan hiltzen ziren, baina ez zuen ikusi berak nahi zuen jakobinoen agintaldi diktatoriala, hori gertatu baino lehen Charlotte de Corday emakume girondinoa hil egin zuelako.