Iran-Irak gerra
Wikipedia(e)tik
Iran-Irak gerra, Iranen Gerra Inposatua (جنگ تحمیلی, Jang-e-tahmīlī) eta Iraken Saddāmrn Qādisiyyah (قادسيّة صدّام, Qādisiyyat Saddām) bi estatu hauen artean 1980tik 1988ra arte iraun zuen gerra izan zen. Askotan Golkoko Lehen Gerra moduan ezagutzen da, baina Iraq-Kuwait gerrak izen hori hartu zuen gero (Golkoko Gerra).
XX. mende osoan egon den gerra konbentzional luzeena izan zen eta 1.000.000 hildako baino gehiago eragin zituen.
Gerraren hasiera Irakek Iran inbaditu zuenean izan zen, 1980ko irailaren 22an. Bi estatuen arteko lurralde gatazkak, Saddam Husseinen aurkako iritziak eta EEBBko presidente zen Jimmy Carterrek Iranen aurka zuen gatazkak gerra piztu baino ez zuten egin. Hasiera batean Irakek hartu zuen aurre, baina geroago Iranek egoera mantendu eta inorantz mugitzen ez zen gerra bat hasi zen. Nazio Batuen Erakundeak 1988ko abuztuaren 20an bake hitzarmen bat lortu zuen eta azkeneko presoen trukeak 2003an izan ziren. Egoera horren ondorioz 1990an Irakek Kuwait inbaditu zuen.
Gerra horretan ere Kurdoek hainbat eraso jasan zituzten.