Inazio Loiolakoa
Wikipedia(e)tik
Inigo Oinaz Loiola, batez ere San Inazio Loiolakoa santu izenez ezaguna, (Azpeitia, 1491 - Erroma, 1556) militar eta elijioso (santu) gipuzkoarra izan zen, Jesusen Lagundiaren sortzailea izandakoa San Frantzisko Xabier nafarrarekin batera.
Salamanca eta Parisen ikasi zuen Erromara joan baino lehen. Gipuzkoa eta Bizkaiko zaindaria da. Donostian haren omenezko kalea dago eta Bilbon auzo oso bat, San Inazio
[aldatu] Bibliografia
Bere testu garratzitsuena Gogo Jardunak da. Zazpi mila gutun baino gehiago idatzi zuen bere bizitzan zehar, gaztelaniaz idatziak. Aipagarria ere bere autobiografia da.
[aldatu] San Inazioren martxa
Inazio gure patroi handia
Jesusen konpainia
fundatu eta duzu armatu
ez da ez etsairik jarriko zaizunik
inolaz aurrean gaurko egunean
nahiz betor Luzifer deabrua
utzirik infernua!
Zure soldaduak dirade aingeruak,
zure gidaria da Jesus handia
garaitu ditu zure konpainiak etsaiak.
Ez dauka Elizak, ez Euskal Herriak
ez dauka beldurrik inongo aldetik
Inazio hor dago
beti ernai dago
armetan jarria
dauka konpainia
txispaz armaturik
bandera zabalik,
gau eta egun
guk guztiok bakea dezagun,
beti gau eta egun
beti gau eta egun.
[aldatu] Kanpo loturak
- Gogojardunak Klasikoak argitaletxean pdf formatuan eskuragarri