Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions Ikasle Abertzaleak - Wikipedia

Ikasle Abertzaleak

Wikipedia(e)tik

Ikasle Abertzaleaken Eskola Ibiltaria
Handitu
Ikasle Abertzaleaken Eskola Ibiltaria

Ikasle Abertzaleak Euskal Herriko ikasle abertzale eta ezkertiarren antolakundea da.

Eduki-taula

[aldatu] Proiektua

Ikasle Abertzaleaken proiektua Euskal Eskola Nazionala da. Proiektu hau 1991ean eginiko I Kongresuan definitu zen eta handik aurrera aldaketa txikiak baino ez ditu jaso (hala nola hezkidetzailea edo euskalduna edukiz berdefinitzea). Eskola honek honako baldintzak beteko lituzte:

  • Euskalduna hizkuntzaz: euskaraz heziko du
  • Euskalduna edukiz: euskal kurrikulua izango da bere gaitegia.
  • Hezkidetzailea: neskak eta mutilak era berdinean heziko diren eskola.
  • Herritarra: herriaren zerbitzuan dagoena eta herriak kudeatzen duena.
  • Nazionala: Euskal Herri osoa hartuko duena.
  • Pedagogikoki berritzailea.

[aldatu] Historia

Iruñeako Txantrea auzoan jaio zen 1988an. Handik aurrera Euskal Herri osoan antolatzeari ekin zion, bai Unibertsitatean bai institutuetan. Euskal Herri osoan antolatzea 2002eko Apirilaren 20an egin zen, Ezpeletan eginiko Antolakunde Nazionaleko ekitaldian. Lehenengo urteetan herriko aferak (Golkoko Guda, OTAN, Intsumisioaren borroka, euskara, errepresioaren aurkako mobilizazioak...) landu bazituen ere berehala hartu zuen irakaskuntzako lana. Honela euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko borroka hala nola autoritarismoaren aurkako borroka izan ziren 90eko hamarkadako borrokarik garrantzitsuenak.

[aldatu] Kanpainak

[aldatu] "Autoritarismoari kaña!"

"Autoritarismoari kaña!" 90eko hamarkadaren azkeneko erdia okupatu zuen. Bertan Unibertsitateetan ematen ari ziren espedienteen aurkako borrokak, ikastetxeetan jartzen ari ziren greba eta batzartzeko eskubideen aurkako debekuen aurkako dinamikak eta polizien sarrerak salatzen ziren. Kanpaina honetan Borroka Egun bat antolatu zen, IAren aurkako iritziak sortu zituenak gerora.

[aldatu] Euskalduntzearen aldeko jarrera

Ikasle Abertzaleakek euskalduntzearen borroka jarri zuen martxan ikastetxeetan 1999an eginiko III. Kongresuaz geroztik. Borroka honetan hiru fase egin zituen.

  • Lehenengo fasea borrokaren nolakotasunaren diseinua egiteko Euskal Ikasleon III. Biltzar Nazionalean eman zen debatea berhartu eta euskalduntzea bai hizkuntza bai edukiz ulertzea izan zen. Ondoren Ekin Euskalduntzeari! kanpaina jarri zuen martxan. Honen bukaera 2000ko Apirilak 6 izan zen non Greba Orokorrean 117.000 ikasle grebara atera zituen.

Garai honetan ere, 97tik aurrera, Herri Eskolen filosofia jartzen da martxan. Bertan euskaraz eta euskal edukiak gizarte gaiekin uztartzen ziren Euskal Eskola Nazionalaren nolabaiteko eredua martxan jarriz. Honen adibide dira Usurbilen eginiko Herri Eskola Nazionalak edo presoek prestatutako lanekin eginiko Presoen Herri Eskolak.

  • Ondoren tenkatze fasea etorri zen. Honetan Intsumisio dinamikak martxan jartzea proposatu zuen. Frantziar zein Espainiar eduki, ikasgai, hezkuntza sistema orokorrari, intsumisioa. Hainbat ekintza egon ziren epe honetan. Adierazgarrienak ikasgeletan espainiar edukiak jasotzen zirenean buelta ematea eta selektibitateari uko egin zieten ikasleak. Intsumisioan parte hartu zuten ikasleak gutxi izan ziren.
  • Azkenik erresoluzioa fasean eman zen. 2001eko Udazkenean euskal ikasleon IV Biltzar Nazionalean definitu zen Ikasle Alternatiba bere gain hartu zuen Ikasle Abertzaleakek. Honen inguruan hainbat borroka abiatu ziren.

[aldatu] "Euskal Ikasleon Eskubideen Karta"

Euskal Ikasleon Eskubideen Karta
Handitu
Euskal Ikasleon Eskubideen Karta

Ikasle Abertzaleakek Iruñeako Arrosadia auzoko Mira Antzokian eginiko IV. Kongresuan Euskal Ikasleon Eskubideen Karta onartu zuen Euskal Eskola Nazionala lortzeko bidean pausu taktiko gisa. Euskal Ikasleon Eskubideen Kartak 9 eskubide jasotzen ditu bere baitan.

  • Hezkuntzarako Eskubidea
Euskal ikasle orok, edozein ikas adar edota ikas mailatan ikasteko eskubidea du. Arrazoi politiko, sozial, akademiko, sexual edota ekonomikoengatik baztertua izan gabe.
  • Hizkuntza Eskubideak
Euskalduna (euskaldundua) izateko eskubidea. Euskal ikasle orok, gure herriko hizkuntza hezkuntzaren bidez ezagutu eta erabiltzen jakiteko eskubidea du.
Euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea. Edozein euskal ikaslek, euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea du edozein lurralde eta ikas adarretan.
  • Kultur Eskubideak
Euskal Herriko ikasle batek, bere herriaren inguruko kulturaren historiaren, zientzia adierazpenen, literaturaren, folklorearen... arabera hezteko eskubidea du. Halaber, Euskal Herriaren garapenaren zerbitzura egongo den hezkuntza jasotzeko eskubidea dugu.
  • Euskal Herrian Ikasteko Eskubidea
Euskal ikasleok gure herrian ikasteko eskubidea dugu. Tuterako ikasle batek Donostian ikasteko eskubidea duen bezala, Lapurdiko ikasle batek Leioan ikasteko eskubidea du.
  • Hezkidetza Eskubideak
Hezkidetza, neska eta mutilen izaera ezberdintasunak onartuz, aukera berdintasunean oinarritutako parekidetasunera abiatzeko eskola bitarteko eraginkorra izateko eskubidea du.
  • Hezkuntza Proiektuan Subjektu izateko Eskubidea
Euskal ikasleok hezkuntzaren subjektu izateko eskubidea du. Hezkuntza prozesuan parte aktiboa izateko eskubidea.
  • Baldintza Duinetan ikasteko Eskubidea
Euskal ikasleok ikasteko baldintza duinetan ikasteko eskubidea dugu: doako hezkuntza herritarra jasoz, tasa eta baldintzapen ekonomikorik gabe, doako garraioarekin... eta noski beharrezkoak diren laguntza ekonomikoak.
  • Eskubide Demokratikoak
Ikasleok adierazteko, antolatzeko, biltzeko, batzartzeko eta greba egiteko eskubideak ditugu, edozein gaien inguruan eta edozein ikas adarretan. Ikasle gisa gure aldarriakpen propioak landu, eztabaidatu eta praktikara eraman ahal izateko.
  • Kolektibo Gisa jarduteko Eskubidea
Euskal ikasleok nahi, behar, erronka eta aldarrikapen amankomunak ditugu eta arrazoi horregatik, euskal ikasleok kolektibo bat osatzen dugu, euskal ikasleon kolektiboa, hain zuzen. Langileek, emakumeek edota gazteek kolektibo bat osatzen duten bezala. Hala bada, gure burua kolektibo gisa ulertzeko eskubidea eta berau bezala jarduteko eskubidea dugu.

2003/2004 ikasturtetik aurrera Ikasle Abertzaleakek Eskubideen Kartaren arabera antolatu ditu bere ekimenak. Eskubideen Kartaren sinboloa esku bat da eta modu ezberdinetan kokatzen da eskubide bakoitza sinbolizatzeko. Ikasleen eskubideen aldarrikapena presente egon da handik aurrera egindako ekimenetan, hala nola 2005eko Apirilaren 21ean eginiko "Ikasleok Zaplastekoa" mobilizazio egunean.

2005etik aurrera ekimen ugari egin ditu Unibertsitateetan ere Bologna Prozesuaren aurka. Prozesu hau ere ikasleen eskubideen aurkako eraso moduan kokatu du Ikasle Abertzaleakek. 2005eko Azaroaren 17an, Ikasleon Nazioarteko Eguna, mobilizazioak deitu zituen Ikasleen Eskubideen Karta defendatzeko irakaskuntza ertainetan eta Bologna Prozesuaren aurkako Greba Orokorra deitu zuen Unibertsitatetan. Greba Orokor honetan jarraipen handia egon zen EHUko fakultate gehienetan (%90etik gora), %50 inguru Deustu eta UPNAn eta %100 Mondragon Unibertsitatean.

[aldatu] Ikasle Eguna

2000tik hona Ikasle Abertzaleakek leku ezberdinetan Ikasle Eguna antolatu du azaroaren 17tik gertu dagoen asteburu batean.

Bertan milaka ikasle bildu izan dira kontzertuetaz eta gainontzeko ekimenetan parte hartzeko.

[aldatu] IA eta instituzioak

Ikasle Abertzaleakek jokamolde ezberdina izan du instituzioetan garaiaren arabera. Honela batzuetan aurkeztu egin da, beste batzuetan abstentzioa bultzatu du eta baita boikoteatzera deitu ere.

Azkeneko urteetan instituzioetan parte hartzeko apustua hartu du IAk eta horren ondorioz urtetik-urtera ordezaritz handitu egin du. Institutuetan Eskola Kontseiluetan parte hartu du. Unibertsitateetan Klaustroetan, Fakultate Juntatan eta Ikasle Kontseiluetan parte hartu du.

2000tik aurrera gehiengoa osatu du Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta ordezkaritza handia lortu du ere Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA). [[2001ean gehiengoa lortu zuen ere Pauko Unibertsitateak Baionan duen kanpusean. Espainiako Gobernuak LOUa aprobatu zuenean boikota egitera deitu zuen eta horregatik EHUko Klaustroan 75 ordezkaritik 24 baino ez ziren hautatu, gainontzeko fakultateetan minimoa zen %90a baino abstentzioa handiagoa izan bait zen. UPNAn ere %10a baino gutxiagok bozkatu zuen baina bertan ez dago cuorum minimorik.

Hurrengo urteetan IAk partehartze erregularra izan du hauteskundeetan. Honela 2003/2004 ikasturtean, boikotaren ondorengo lehenengo ikasturtea, 60 ordezkaritik 35 lortu zituen IAk EHUko klaustroan. 2004/2005 ikasturtean 31 lortu zituen eta gehiengo osoa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ikasturte honetan ere EHUko Ikasle Kontseilu zentralean Lurgorri eta Izquierda Universitaria ikasle taldeekin eta hainbat ikasle talde independientekin batera hautagaitza bateratua aurkeztu zen. Hauteskunde hauetan Zerrenda honek irabazi zuen baina hautagaitza galtzaileak eginiko hainbat eskarien arabera bertan behera geratu zen. Mondragon Unibertsitatean, instituzio ofizialen falta dela eta IAk Ikasle Biltzarra bultzatu zuen.

2005/2006 ikasturtean 32 klaustral lortu zituen EHUn, 30etik 14 UPNAn eta Ikasle Kontseilu Zentrala irabazi zituen.

[aldatu] Nazioarteko harremanak

Ikasle Abertzaleakek sorreratik garatu du nazioarteko lana, baina 2000tik aurrera handiagotu egin du esparru hau. Espainian, Kataluniako CEPC eta Galiziako Agir taldeekin elkarlana burutu du hainbat deklarazio komun egiteko. 2003tik aurrera Nazioarteko Ikasle Elkarteko kidea da. 2005ean Azaroaren 17a Europako mobilizazio eguna izan zedin bilkurak egin zituen. Urte hauetan ere Europako Hezkuntza Foroaren prestakuntzan jardun du.

[aldatu] Bakaikuko Foroa

2006ko Martxoaren 24tik 26ra Nafarroako Bakaiku herrian Europako Ikasle Foroa antolatzeaz arduratu zen. Bertatik Bakaikuko Adierazpena atera zen.

[aldatu] Kritikak

Ikasle Abertzaleakek bere ekintzen kontrako kritikak jasan ditu azken urteotan. Askoren ustez indarkeriaren erabilpen sistematikoa egiten du, eta EHUko hainbat fakultatetan proposaturiko grebak bozkatzeko orduan erabilitako sistema antidemokratikoak salatu dituzte hainbat ikaslek.

Unibertsitate eta eskoletako zenbait ikasle eta irakasle eta hainbat politikari eta kazetariek IAek egiten omen dituen presioak eta mehatxuak salatu dituzte, eta unibertsitate fakultate batzuetan izandako agresioak leporatzen dizkiete.

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu