Demografia Bilbon
Wikipedia(e)tik
Bilbo Euskal Herriko hiririk jendetsuena da.
Eduki-taula |
[aldatu] Oraingo demografia
2005. urtean, Bilbok 354.168 biztanle zeuzkan, euretarik 167.801 gizonezkoak dira eta guztira 186.367 emakumezkoak. Bilbon 8.575 biztanle bizi dira kilometro karratuko. Udalak egindako banaketaren arabera, hiriak guztira dauzkan 41,3 kilometro karratuetatik, 17,35 dira hiria kontsideratzen direnak. Gainerantzekoetan "banandutako biztanleria" deritzona bizi da. Banandutako biztanleri hau, inguruko mendietan batzen da eta hiriak dauzkan 354.168 biztanleetatik 1.334 dira bertan bizi direnak.
Hiriak orokorrean aspaldi agortua dauka etxebizitza berriak eraikitzeko lur berriak agorturik. Horrekin batera, eta etxebizitza berrien eraikuntza ezak eraginda, biztanleria 1980tik darama beherantz. Hogei urtetan hiriak biztanleriaren %11 inguru galdu du, 45.000 biztanle inguru. Txurdinaga bezalako auzo berrienek ere, etxebizitzak eraikitzeko zeuden orube gehienak erabili dituzte honezkero.
Leku falta dagoen arren, beste erabilera batzuk zeuzkaten guneak beregituratzen ari dira azken urteetan, eta horrela, auzo berriak eraiki dira. Bilbo Zaharra eta San Adrian auzoen arteko mehategi zaharretan, 3.100 etxebizitza berri eraiki dira, Miribillako auzo berria alegia. Horrez gain, Santutxun, antzeko beste mehategintza gune batean "Mina del Morro" izeneko auzoa eraiki da, guztira 1.100 etxebizitzaz osatua.
[aldatu] Bilboko barrutiak
Hiriak, 41 kilometro karratuko azalera dauka eta zortzi barrutiez osatuta dago, banaketa hori 1983an ezarri zelarik. Barrutirik jendetsuena Ibaiondo da, biztanleriaren %15,1a bilduz, jende gutxien bizi den barrutia ostera Otxarkoaga-Txurdinagakoa da, %8,5arekin. Barrutirik handiena Ibaiondokoa da, 964,93 hektareako azalerarekin, eta txikiena Begoñakoa, 177,07 hektareako azalerarekin.
Bilbok dauzkan 34 auzoen artean handiena, Deustuko San Pedro da, guztira 188,94 hektareako azalerarekin. Ondoren, Zorrotzakoa, 128,54 hektareako azalerarekin, eta hirugarrena, Abandoko auzoa, 116,87 hektareako azalerarekin.
[aldatu] Dentsitate handieneko auzoak
- Solokoetxe: 52.258 biztanle/km2-ko
- Ametzola: 48.484 biztanle/km2-ko
- Iturrialde: 48.339 biztanle/km2-ko
- Uribarri: 43.318 biztanle/km2-ko
- Santutxu: 42.245 biztale/km2-ko
[aldatu] Dentsitate txikieneko auzoak
- Olabeaga: 4.303 biztanle/km2-ko
- Bolueta: 5.881 biztanle/km2-ko
- Masustegi: 9.293 biztanle/km2-ko
- Zorrotza: 9.576 biztanle/km2-ko
- Iturrigorri: 10.970 biztanle/km2-ko
[aldatu] Inmigrazioa
Bilboko biztanleriaren %5,6a da etorkina gaur egun. Azken hamar urteetan etengabe igo delarik kopuru hau. 1996ean Espainiar estatutik kanpo jaiotako Bilboko biztanleak apenas ailegatzen ziren 1.000ra, gaur egun ordea, kopuru hori 20.000 gorakoa da (udalak 2005ean emandako datuen arabera).
Orokorrean hiri guztitik zehar hedatu dira etorkinak, dena den, erdiguneko auzo batzuetan nabarmentzen dira gehien. Esaterako, Ibaiondo, Abando eta Uribarrin. Ibaiondoko barrutiaren kasua aipagarriena da, bertako San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetan, etorkinen kopurua biztanleriaren %16 eta %22ra ailegatzen da hurrenez hurren.
[aldatu] Etorkin gehien dauzkaten auzoak
- San Frantzisko: %22,26
- Bilbo Zaharra: %16,14
- Zazpikaleak: %10,55
- Arangoiti: %7,95
- Zabala: %7,44
[aldatu] Etorkin gutxien dauzkaten auzoak
- Otxarkoaga: %2,60
- Txurdinaga: %2,60
- Zorrotza: %3,31
- Begoña: %3,69
- Santutxu: %3,86