Brfxxccxxmnpcccclllmmnprxvclmnckssqlbb11116
Wikipedia(e)tik
Brfxxccxxmnpcccclllmmnprxvclmnckssqlbb11116 (Albin ahoskatuta) 1996ko maiatzean haur suediar bati bere gurasoek jarri nahi izan zioten izena da.
Bere gurasoek (ama Elizabeth Hallin eta aita ezezaguna) bere semearen izena ez erregistratzea planifikatu zuten, baina 5 urte betetzean izena ez erregistratzeagatik isuna jaso zuten (haurra 1991n jaio zen-eta). Honenbestez, 43 karakterez osatutako izena bidali zuten, haurdunaldiarekin lotura zuela gaineratuz. Hala eta guztiz ere, ez zen onartua izan, eta isuna mantendu zieten.
Gurasoek orduan izenaren ortografia aldatzea erabaki zuten; A izena bidali zuten, ahoskera ere Albin zuena, baina ez zuten onartu, debekatuta dagoelako Suedian letra bakarreko izena jartzea.