Bizkaia ibarra
Wikipedia(e)tik
Bizkaia Nafarroako ibarra da.
Iparraldera Izko mendia du. Honek Ibargoiti eta Oibarko ibarrak banatzen ditu. Hor dago ibarreko lekurik garaiena, 1.033 metroko Lantxurda. Mendebaldeko mendiek ibarra ixten dute, eta, Bizkaia Orbaibarko Leozko udalerritik bereizten. Santa Agatako mendilerro txikiak Lergatik eta Eslabatik bereizten du Bizkaia.
Klima mediterraniarra dauka. Pago eta haritz batzuk kenduta, lurraldearen gehiena pinuz landaturik dago. Ohianak azaleraren hiru laurdenak baino gehiago estaltzen ditu. Izan ere herrixka gehienak hustu egin dira, eta Diputazioak lurrak erosi zituen.
Hala ere, XX. mendearen hasieran 566 zeuden erroldaturik Bizkaian, ondoko herrietan hain zuzen ere: Arteta, Ageza, Ezporogi, Gardalain, Getadar, Julio, Loia, Moriones, Sabaiza eta Usunbeltz.
Bizkaia ibarra | ||
---|---|---|
Ageza | Arteta | Ezporogi | Gardalain | Getadar | Julio | Loia | Moriones | Sabaiza | Usunbeltz |