Pago
Wikipedia(e)tik
- Pagoak izendatzeko euskara baturako onartu ez diren euskalki edo hizkera batzutan erabilitako beste hitz batzuk: bago, fago.
Pagoak | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pago europarra, orri eta fruituak
|
||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||
|
||||||||||
|
||||||||||
Fagus crenata - pago japoniarra |
Pagoak Fagaceae familiaren hamar espeziez osatutako (Fagus) generoaren orri jauskorreko zuhaitzak dira, Europa, Asia, eta Ipar Amerikakoak. Orriak osoak edo hortz urridunak dituzte, 5-15 cm luze eta 4-10 cm zabal. Loreak txikiak eta sexu bakarrekoak, aisez polinizatutako gerbak, udaberrian sortuak orri berriak agertu eta berehala. Fruituak, pagatxak, binaka sortutako hur txiki eta ebakidura triangeluarrekoak dira, 10-15 mm luze. Hurrak jangarriak dira baina tanino kopuru handikoak eta mingotsak.
Baratzetan gehien landatzen den pagoa pago europarra (Fagus sylvatica) da, askotan erabiltzen da Ipar Amerikan eta Europa bere jaioterrian.
Lepidoptero batzuk janari legez erabiltzen dituzte pagoak, beste batzuen artean Drepana binaria, Geometra papilionaria, Epirrita christyi, Campaea margaritata eta Euproctis chrysorrhoea espezieetakoek.
Hego-pagoak benetako pagoen nahiko antzekoa den beste genero (Nothofagus) batekoak dira. Australia, Zelanda Berria, Ginea Berria, Kaledonia Berria eta Hego Amerikan aurkitu ahal dira.
[aldatu] Kanpo loturak
- Flora of China - Fagus
- Flora of North America - Fagus
- Kew Checklist - Fagus
- Pagomakurre. Bizkaia. [1]
- Pagoeta. [2]