AP-8
Wikipedia(e)tik
Autobide zenbakia | AP-8 |
---|---|
Bide europearra | E-70 |
Hasiera | Bilbo |
Bukaera | Behobia (Irun) |
Luzera | 140 km |
|
AP-8 Bidesaridun Autobidea (oraindik A-8 deitua) edo Kantauriko Autobidea, Bilbao-Behobia izenez ere ezaguna, Bilbo eta Behobia (Gipuzkoa) lotzen dituen bidesaridun autobidea da.
1960ko hamarkadan eraikitzen hasi zen. Euskal Herriko lehen autobidea izan zen. Europistas enpresa pribatuak eraiki zuen eta 30 urterako emakida jaso zuen Bizkaiko eta Gipuzkoako erakunde publikoen bitartez. Kontsezioa amaitzerakoan erakunde publikoek hartu dute euren kargu autobidearen kudeaketa. Autobidearen Bizkaiko zatiaren kudeaketaz Interbiak enpresa publikoa arduratzen da, eta Gipuzkoako zatiaz, Bidegi.
[aldatu] Obrak
Hiri handien inguruan egoten diren kotxe pilaketa handiak sahiesteko, bai Bizkaiko zein Gipuzkoako zatian, obrak egiten dihardute 2006. urteaz geroztik, hirugarren errei bat eraikitzeko asmoarekin.
Euskal Herriko autobideak | ||
---|---|---|
A-1 • AP-1 • AP-8 • A-10 • A-12 • A-15 • AP-15 • A-21 • A-63 • A-64 • AP-68 • BI-631 • D-1 • GI-131 • GI-632 • N-240 |