Antoni Gaudi
Wikipedia(e)tik
Antoni Gaudí i Cornet (1852.eko ekainaren 25ean Reusen jaioa , Bartzelona, Espainia, – Bartzelona, 1926ko ekainaren 10an hila) arkitekto kataluniarra zen, art nouveau edo modernisme estiloko arkitektura organiko eta ikusgarria eraiki zuelako mundu zabalean ezaguna.
Gaudiren lehen lanak XIX. mende amaierako estilo neo-gotikoa eta eraikuntza sistema erabili zituen, baina goiz hasi zen estilo eskultoriko bereizia sortzen, batez ere Viollet le Duc frantziar arkitektoaren eraginpean. Hala ere, maisua laster aurreratu eta itxura berritzaileak hasi zen bururatzen: organikoak, irregularrak eta fantastikoak.
Eraikuntza sistema berritzaileak erabili zituen, hala nola arku parabolikoa, uraren isurgarritasunean eta izadiaren itxuran oinarritutakoak.
Apainketan trencadís teknika erabili zuen, zeramika zatiz eginiko mosaikoak.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
Lan gehienak Bartzelonan eraiki zituen:
- 1878-1880 : Casa Vicens
- 1885-1889 : Palau Güell jauregia
- 1888-1890 : Teresianas ikastetxea
- 1898-1916 : Colònia Güell delakoaren elizaren kripta
- 1899-1904 : Casa Calvet
- 1905-1907 : Casa Batlló
- 1905-1907 : Casa Milà (La Pedrera)
- 1900-1914 : Parc Güell
- 1884-1926 : Familia Santuaren templua (Sagrada Familia)
Lan bakan batzuk ditu Kataluniatik kanpo, hala nola, Comillasen (Kantabria) eta Astorgan (Leon)