Andeak
Wikipedia(e)tik
Andeak Venezuelatik Patagoniaraino hedatzen den mendilerroa da, Hego Amerika osoa zeharkatuz. Argentina, Txile,Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelan zehar hedatzen da, zehazki. Azkeneko bi herrialde hauetan, mendilerroa zabaldu eta ia Kariberaino iristen da.
Hegoaldean, Txile eta Argentina arteko muga naturala zehazten du. Erdialdean, berriz, mendikatea zabaldu eta Altiplano izenez ezagutzen den goilautada sortzen du. Gune hau Peru, Bolivia eta Txile artean dago kokatua. Mendilerroa berriro estutzen da Peru aldean eta berriz ere zabaldu Kolonbian.
Eduki-taula |
[aldatu] Eskualdeak
[aldatu] Hegoaldeko Andeak
[aldatu] Erdialdeko Andeak
Pasco-ko Korapilotik Tres Cruces-eko mendigunera hedatzen dira. Bi lerroz osatua dago, tartean goilautada bat egonik. Ingurune honetako gailurrik altuenak Sajama (6520 m) eta Pissis (6882 m) dira. Hemen sortzen dira Titicaca eta Poopo ibaiak. Barnealdeko lautadak pampeano boliviarrak dira. Klima lehorra eta beroa da eta bioma nagusia basamortukoa. Biztanleria goilautadan eta kostaldean kokatzen da gehienbat. Hiririk garrantzitsuenak Caracas, Bogota eta Quito dira.
[aldatu] Iparraldeko Andeak
[aldatu] Gailurrak
Mendirik altuenak Txile eta Argentina iparraldean daude, baita Peruko Cordillera Blanca-n, Boliviako Cordillera Real-en eta Ekuadorreko Andeetan ere.
Gailurrik altuena Aconcagua (6959 metro) da, Amerikako punturik altuena. Txile eta Argentina arteko mugatik gertu dago kokatua.
- Aconcagua (6.959)
- Monte Pissis (6.882)
- Ojos del Salado (6.864)
- Bonete Chico (6.850)
- Tupungato (6.800)
- Mercedario (6.770)
- Huascarán (6.768)
- Volcán Llullaillaco (6739)
- Sajama (6.520)
- Illimani (6.462)
- Illampu (6.382)
- Chimborazo (6.310)
- Salcantay (6.271)
- Cotopaxi (5.897)
- Tungurahua (5.016)