Aconcagua
Wikipedia(e)tik
Aconcagua Andeetako mendirik altuena da, Amerikako altuena eta Asiatik kanpo dagoen munduko mendirik altuena. Argentinan kokatuta dago, Mendozako probintzian.
6.959 metroko altuera du. Hainbat glaziar ditu mendiak, garrantzitsuenak polakoa eta ingelesa direlarik. Aconcagua parke naturalaren barnean kokatuta dago.
Egindako ikerketek Aconcaguaren sorrera Permiar-Triasikoan kokatzen dute, orain dela 200dik 280 milioi urtetara. Nazca plaka Hegoamerikar plakaren azpian sartzea sortu zen orogenia andinoan sortu zen.