Albert Einstein
Wikipedia(e)tik
Albert Einstein (Ulm, Württemberg, 1879ko Martxoaren 14an - Princeton, New Jersey, 1955eko Apirilaren 18an) fisikari eta matematikari alemaniarra. Jende askok inoizko zientzialari handienetariko bat izan zela uste du.
1905ean Erlatibitatearen teoria berezia argitaratu zuen eta 1915ean Erlatibitatearen teoria orokorra. Erlatibitatearen teoriak berebiziko iraultza suposatu zuen, mekanika newtondarra hausten bait zuen;bertan ordurarteko espazio eta denboraren kontzeptuak guztiz berritu zituen. 1921. urtean fisikako Nobel saria jaso zuen, baina ez bere ekarpen nagusiagaik, efektu fofoelektrikoa esplikatzeagatik baizik.
1933an, Hitler boterera iritsi zelarik AEB-etara joan zen, Einstein judu jatorrikoa baitzen. Bertan AEB-etako presidenteari gomendatu zion lehen bait lehen egin zezala bonba atomikoa, beldur bait zen Hitlerrek ez ote zuen lehenago lortuko.
Hirosima eta Nagasakiko leherketen ondororen, gerra nuklearren erabat aurka azaldu zen, eta bakearen alde egin zuen beti. Israel sortu berriko presidente izatea ere proposatu zioten, baina berak ezezkoa eman zuen, fisikan politikan baina ekarpen haundiagoak ekar zitzakeela erantzunez.
Erlatibitatearen teoria XX. mendeko ekarpenik handienetakoa izan da gaur egungo fisikan Teoria Kuantikoarekin batera. Einsteinek ordea ez zuen azken hau onartu bere sorreran lagundu bazuen ere. Izan ere, bere hitzetan "Jainkoak ez du dadotara jolasten".