Akelarre
Wikipedia(e)tik
Akelarrea sorginek bilkurak eta errituak egiten dituzten lekua da.
Erritu honen izena Nafarroa Garaian dagoen Zugarramurdiko leizeen alboan dagoen larre edo zelaietik datorkio. Zelai honek Akelarre du izena. Herri etimologiaren arabera, Akerraren larrea esan nahi omen du, ospakizun hauetan aker beltz bat gurtzen omen zelako, Satanen gurtzarekin lotua.
Isilpeko salaketa eta Inkisizioaren iritziz, bertan eta ondoko leizean egiten omen ziren akelarreak.
[aldatu] Historia
Lehen akelarreak Grezia klasikoan egin zirela esaten den arren (emakumeak, biluzik eta mozkorturik, mendira igotzen ziren eta gizonetatik at festak ospatzen zituzten), identifikazio hau ez da zuzen, Dionisos jainkoaren gurtzaileak bait ziren, ez sorginak.
Erdi Aroan hasten dira sorginen bilerei buruzko zurrumurruak indartzen, nahiz eta zihurrenik sendabelarren propietateak ezagutzen zituzten emakumeak izan soilik (konkretuki Belladonna delakoak paper garrantzitxua izan omen du akelarreen kondaira eta simbologian).
[aldatu] Akelarre tokiak
Akelarre izenekoak:
- Akelarre eta Akelarrenlezea: Zugarramurdi zelaia eta ondoko leizea. Alboko Berroskoberro larrea ere akelarre tokia zen.
- Akelarre: Mañariako zelaia.
Akelarre tokiak: