UEMA
Wikipedia(e)tik
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) 1991an martxan jarri zuten, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak bultzatuta, besteak beste. Ondoko helburuak finkatu zituzten hasieratik:
- "Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea."
- "Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea."
- Udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea.
Eusko Jaurlaritzak 1998an onartutako "Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia"n horrela aipatzen dute erakunde hau: "Euskararen erabilera nonbait baldin badago sustraituta, hori udalerri euskaldunenetan da, herri hauetan ematen baitira euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatzeko baldintzarik egokienak (...) Hau dela eta, UEMA edo haren antzeko proiektuak beste udalerri euskaldunetara zabaldu beharra dago"
2000ko abenduan Euskal Konfederazioak eta UEMAk lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, "udal zerbitzua euskaraz ere ematea" helburuarekin. Beste itun batzuk izenpetu ditu ondoko elkarteekin ere bai: Kutxa, AEK eta Euskadiko Kutxarekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Udalerriak
Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentaia %70etik gorakoa dutenak. Baldintza horietan, 200.000 biztanle inguruko inguruneaz ari gara. Orain arte UEMAn sartutako udalerriak hauek dira:
[aldatu] Araban
[aldatu] Bizkaian
- Ajangiz
- Amoroto
- Arratzu
- Artea
- Aulesti
- Bermeo
- Berriatua
- Dima
- Etxebarria
- Gatika
- Gizaburuaga
- Lekeitio
- Mendexa
- Munitibar
- Muxika
- Ondarroa
- Zeanuri
[aldatu] Gipuzkoan
- Aduna
- Aizarnazabal
- Alegia
- Altzaga
- Altzo
- Anoeta
- Antzuola
- Baliarrain
- Beizama
- Belauntza
- Elduain
- Ezkio-Itsaso
- Gaintza
- Getaria
- Ikaztegieta
- Irura
- Itsasondo
- Leaburu
- Lizartza
- Mutriku
- Oiartzun
- Orendain
- Orexa
- Orio
- Usurbil
- Zaldibia
- Zestoa