Soinu-txartel
Wikipedia(e)tik
Soinu-txartela programa informatikoen bidez ordenagailu baten soinu sarrera eta irteera kontrolatzea ahalbidetzen duen txartela da.
[aldatu] Konexioak
Soinu-txartel gehienek Microsoften PC99 estandarra erabiltzen dute, bere konektoreei hurrengo koloreak emanez:
Kolorea | Funtzioa | |
---|---|---|
Arrosa | Mikrofono sarrera analogikoa. | |
Urdina | "Line-In" sarrera analogikoa. | |
Berdea | Estereo seinale nagusiarentzako irteera analogikoa (aurreko bozgorailuak). | |
Beltza | Atzeko bozgorailuentzako irteera analogikoa. | |
Laranja | S/PDIF irteera digitala (batzutan erdiko bozgorailuentzako irteera analogiko bezala erabiltzen da) |