Siriako politika
Wikipedia(e)tik
Siriako politika erregimen militar batek moderatzen du. Siria 1963tik erregimen militar batek agindutako errepublika da. 1973an erreferendumean gaur egun duten Konstituzioa onartu zuten. Bertan Siria erreplublika demokratiko, herritar eta sozialista moduan definitzen zuten. Oinarriak legea, erlijio askatasuna eta propietate pribatua ziren. 7 urtero presidentea aukeratzan da, musulmana izan behar duena. Lau urtero Herriaren Asanblada eta Ministroen Kontseilua aukeratzen dute. Konstituzioaren arabera presidenteak presidenteordea, ministroak eta lehen ministroa jar eta ken ditzake. Presidentea ere Exerzitoaren buru da, Baaz Alderdi Arabiar Sozialistaren idazkari orokorra eta Nazio Fronte Progresistaren buru. Herritarren Asanblada eta Herri Kudeaketa Kontseiluak dira organu legislatiboak.
Siria, beraz, Errepublika parlamentario bat da. Gobernuaren hiru adarrak Baaz alderdiak erregulatzen ditu, konstituzioak eskumen hori aitortzen baitio. Gainera beste sei alderdi politiko baimenduak dira, eta guztiek osatzen dute Nazio Fronte Progresista. Hala ere alderdi hau Baazek berak sortu zuen eta berak kontrolatzen du guztiz.
Parlamentuak ezin ditu legeak abiatu, bakarrik onartu, eta exekutiboak erabakitzen du legeeak beraiek nola egikaritu.