Sagu (ordenagailua)
Wikipedia(e)tik
Sagua (ingelesez, mouse) ordenagailuarentzako periferiko bat da, sarrera kontrol eta datuen gailua izanik.
Normalean bi edo hiru botoi izaten ditu (eskuinekoa-erdikoa-ezkerrekoa), ekintza ezberdinak burutu ahal izateko. Gaur egungo sagu gehienek erdiko botoiaren ordez aplikazio batzuen erabilera errazten duen gurpiltxo bat izaten dute.
[aldatu] Sagu motak
- Sagu mekanikoak: Saguaren higidura antzemateko barrualdean bola bat dutenak dira. Hauen desabantaila nagusia zikintasuna pilatzen zaiela da.
- Sagu optikoak: Sagu hauek ez dute bolarik barruan eta oso erosoak dira ez dutelako zikintasunik pilatzen, boladunekin gertatzen den bezala.
- Haririk gabeko saguak: Sagu hauek ez dira kable bidez ordenagailura konektatu behar, uhinen bitartez egiten baitute transmisioa, ordenagailura konektatu beharra dagoen hartzaile batekin.
- Track Ball: Zuzenean bolarekin kontaktua duten sagu berezi batzuk dira.