Metal lur-alkalino
Wikipedia(e)tik
Metal lur-alkalinoak elementuen taula periodikoko 2. Taldeko elementuak dira: Berilioa (Be), Magnesioa (Mg), Kaltzioa (Ca), Estrontzioa (Sr), Barioa (Ba) eta Radioa (Ra) (nahiz eta azken hau ez den beti honela kontsideratzen erradiaktiboa baita).
Aintzinarotik lur moduan deituak izan ziren gaur egungo hainbat elementu kimiko ezberdin. Greziarrek uste zuten lau elementu ezberdin zeudela eta inerte guztiei lur deitu zieten. Aristoteles, Paracelsus, John Becher eta Georg Stahlek izen hauek erabili zituzten ahalik eta lur elementuak hiru ataletan banatu zituzten arte. Banaketa hau Antoine Lavoisierri egozten zaio. Berak idatzitako Traité Élémentaire de Chimie liburuan (1789) substances simples salifiables terreuses izendatu zituen, ahu da, gatzak sortzen dituzten lur elementuak. Beranduago lur-alkalinoak metal-oxidoak izango zirela proposatu zuen eta hau teoria bat baino ez zen. 1808an Humphry Davyk metalak lortu zituen lur-alkalino ezberdinen elektrolisiaz.
Metal lur-alkalinoak zilar kolorekoak dira, biguinak, dentsitate urrikoak, halogenoek elkarrekintza erraza dutenak gatz ionikoak sortzeko. Berilioa eszepzio bat da bere gatzak kobalenteak baitira.