Lukrezio
Wikipedia(e)tik
Tito Lukrezio Karo , latinez Titus Lucretius Carus, (K. a. 99 - K. a. 55?) erromatar poeta eta filosofoa zen.
7400 hexametro luzerako poema didaktiko baten egilea da, De rerum natura (Gauzen izateaz) Epikuroren filosofia eta Demokritoren fisika atomista zabaltzen duten sei liburutan banatuta. Thomas Hardy eta Ludwig Feuerbachekin batera, ateismoko hiru poeta handienetako bat da. Gure egunetara heldu zaigun poemaren testu bakarra Poggio Bracciolini humanistari esker heldu zaigu, 1418an kopiatu zuena. Harrigarria da kristautasunarentzat hain konprometitua zen gaia jorratzein zituen textu honek hainbeste mende eta gero ez desagertuarazia izana.