Leonardo da Vinci
Wikipedia(e)tik
Leonardo da Vinci (1452ko apirilaren 15a - 1519ko maiatzaren 2a) Toscanako Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolari izan zen. "Pizkundeko gizon"-aren arketipo bezala deskribatua izan da, eta jeinu unibertsaltzat hartzen da. Leonardo bere maisu-margoengatik, hala nola Azken Afaria eta Mona Lisa, da famatua. Teknologia modernora aurreratzen ziren hainbat asmakizun diseinatzeagatik ere da ezaguna. Gainera anatomia, astronomia eta ingenieritza zibilaren aurrerapenean lagundu zuen.