KDevelop
Wikipedia(e)tik
KDevelop C eta C++-eko GNU/Linux eta beste Unix-moduko sistema eragileentzako garapen ingurune integratua da. KDevelop 3.0 KDevelop 2ren berridazketa osoa izan zen. KDE 3.2rekin kaleratu zen 2004ko Otsailan. KDevelop GPL lizentziapean argitaratzen da.
KDevelopek ez du konpiladore propiorik, horren ordez GCC edota beste konpiladore batzuk erabiltzen ditu kode egikaria sortzeko.
Oraingo bertsioa, 3.3, programazio lengoai askoz gehiago onartzen ditu, hala nola Ada, Bash, Fortran, Java, Pascal, Perl, Python, Ruby eta SQL, C eta C++-z gain.