Jerome David Salinger
Wikipedia(e)tik
Jerome David Salinger (New York, 1919ko urtarrilaren 1) idazle estatubatuarra da, Zekale artean harrapaka (The Catcher in the Rye) eleberriaren autorea. Haren liburuetako hizpide nagusienetakoa da gazte aztoratuen adimen trebe eta boteretsua zein halako gizontxoen gainean umeek duten sendatzeko ahalmena.
Nortasun zekena ere bada Salingerren ezaugarri ezagunenetakoa. Izan ere, 1974tik ez du elkarrizketarik eman edo publikoki agertu, eta 1965etik ez du berriro liburu bat ere kaleratu. Urte batzuk beranduago, hautsa astindu zen argitaletxe txiki batek Salingerren azken lana plazaratuko zuela adierazi zuenean. Salingerrek berehala atzera egin zuen eta argitaratzea bertan behera geratu zen.