Gurpil
Wikipedia(e)tik
Gurpila makina simpleen multzoaren zati da. Berez, makina elementaletaz jotzen da. Forma zirkularra du eta bere oinarrizko funtzioa ardatz baten inguruan bira ematea da.
Hizadiaren asmakuntza gakoetakotzat jotzen da, suarekin batera. Babilonian asmatu zen, eta tiratzeko eta kargatzeko animalia handien ugaritasunari ezker, Aintzanako Mundu osoan zehar zabaldu zen. Kultura amerikarrean ez zen zabaldu, animalia handien faltagatik eta lurraren irregulartasunagatik.
Gurpilaren ezaugarri garrantzitsuena da biratu arren gurpilaren puntu bat beti kontaktuan dagoela lurrarekin, eta kontaktu puntu honek ez duela abiadurarik edukiko lurrarekiko, hots, ez da irristatzen (edo behintzat hori da helburua). Hori da gurpilaren oinarrizko printzipioa. Honekin lurrarekiko irristatzean sortzen den marruskadura indarra ezabatzea lortzen dugu, gurpila mugitzeko egin beharreko lana txikiagoa delarik.