Grace Murray Hooper
Wikipedia(e)tik
Artikulu honek ez ditu Wikipediaren formatu hitzarmenak betetzen edo ez du sintaxi egokia. Mesedez, aldatu ezazu bete ditzan. Ez ezabatu ohar hau wikitu arte. |
Grace Murray Hooper (1906, New York - 1992) amerikar zientzialari eta matematikaria. Txikitatik erakutsi zuen matematikarekiko interesa eta bere aitonak eta aitak beti bultzatu zuten ikasketetan aurrera egitera. Gainera, asko gustatzen zitzaizkion gailu mekanikoak, horren adierazgarri, 7 urterekin egin zuena: etxeko ordulari guztiak ireki zituen, beraien funtzionamendua ulertzeko asmotan.
Bere aitak beti bultzatu zuen ikastera, unibertsitateko ikasketak egitera iristeko. Hopperrek emakumeentzako hainbat eskola pribatuetan ikasi zuen, eta 1928. urterako ohoreekin graduatu zen matematika eta fisikan. Honen ondoren, matematiketako master bat egin ahal izateko beka bat eskuratu zuen. Berehala Vassar Collage eskolako (graduatu zen eskolako) matematika departamentuko laguntzaile gisa eskaini zioten lanpostua. Bitartean, bere matematikako doktoretza egiten jarraitzen zuen.
1943an, bigarren gerrate mundialean, armadan parte hartzea erabaki zuen. Baimen berezi baten premia izan zuen; teniente maila lortu zuen, eta Harvard-era bidalia izan zen Konputazioko Proiektuan lan egiteko, Mark I-aren eraikuntzan hain zuzen ere.
Bigarren gerrate mundialaren amaieran, armadatik gaitzetsia izan zen, onartutako adinetik pasa baitzen; horregatik Harvard-en jarraitu zuen ikerlari lanetan. Mark I makinarako hainbat aplikazio garatu zituen; aseguru enpresa batek erabiltzen zuen makina hau garai hartan.
1949an Eckert-Mauchly Corporation-en hasi zen lanean. Momentu horretan BINAC eta UNIVAC I makinak garatzen ari ziren. Gracek han egin zituen programazio modernoarentzat ekarpen gehienak. 1952an historiako lehen konpilatzailea egin zuen, eta 1957an ingelesezko komandoak prozesatzen zituen lehen konpilatzailea egin zuen (FLOW-MATIC). Honekin izan zuen esperientziarekin, Hopperrek ingelesezko komandoak zituen programazio lengoaia bat sortu zitekeela pentsatu zuen, eta negozioekin erlazionatutako aplikazioak egiteko erabili zitekeela. Hemendik hasi zen COBOL, bi urte geroago lengoaia honen diseinu taldea sortu zen. Hooperrek lengoaia honen garapenean zerikusia izan ez zuen arren, hasierako talde horretako kide izan zen, eta FLOW-MATIC COBOL diseinatzeko pauso garrantzitsua izan zenez, Hooper lengoaia honen sortzailetzat hartzen da.
Hopperrek armadako erreserban iraun zuen 1966 arte, Komandante izatetik erretiratu behar izan zuen arte, berriro ere adinez nagusiegia baitzen. Halere, armadak urte bete beranduago deitu zion, bertan erabiltzen zituzten goi mailako lengoaien estandarizazio bat egin zezan. Beste 19 urte eman zituen armadan.
1986an, guztiz utzi zuen armada, EEBBko armadako ofizial zaharrena izaten. Armada utzi ondoren, Digital Equipment Corporation-eko aholkulari izatera pasa zen, foroetan parte hartuz, urtean 200 hitzaldi baino gehiago emanez eta hezkuntza programetan parte hartuz 1990 arte. Urte honetan bertan “Grace ikaragarria”k (lagunek horrela deitzen zioten), guztiz utzi zion lan egiteari.
Bere bizitzan zehar, Hopperrek eskerron ugari jaso ditu: 40 doktoretza ‘honoris causa’, Teknologiaren Domina Nazionala, Wilbur Lucius Cross de Yale Domina, Comodore maila 1983an, eta kontra-almirantearena 1985ean.