Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua
Wikipedia(e)tik
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua (EHGK) Euskal Herri osoko gazteez osatutako instituzioa da. 2006ko Maiatzaren 9an sortu zen bi urteko lanari jarraiki.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
2004ko Abenduan sortu zen Gazte Bilguneak hainbat gazte errealitate ezberdinei erantzuteko asmoa zuen. Bertan gazte eragile ezberdinak bildu ziren eta lehenengo Euskal Herriko Gazterairen Biltzarra burutu zuten 2005eko Azaroaren 26an, Barañainen. Bertan hartutako erabakietako bat Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua osatzen izan zen.
[aldatu] Helburuak
EHGKren helburu nagusia gazteen artean honako balioak hedatzea da: askatasuna, bakea eta giza eskubideen babesa. Era berean, herri zein lurralde guztietako gazterien hurbiltzea sustatu nahi da. Azken helburu hau hurrengo funtzioetan oinarrituta dago:
- Gazteriaren elkartegintza bultzatu; elkartegintzak beharrezko duen garapena eta bizigarritasuna bermatuz eta Euskal Herriko gazte elkarteekin etengabeko harremana uztartuz.
- Gazteriaren gaiari lotuta dagoen edozein bilgunetan Euskal Herriko gazteriaren ordezkari izan.
- Euskara, kultura zein Euskal Herriko historiaren ezagutza eta garapena gazteen artean hedatu.
- Naturaren, Ingurumenaren eta gazteon arteko bizi kalitatearen babesa bultzatu.
- Botere publikoen aurrean gazteek berez dituzten eskubideen babesa eragin.
[aldatu] Funtzioak
- Biltzarra antolatu, diagnostikoak eguneratu, eztabaida piztu
- Eskubide urraketak egunero eta urtero salatzea
- Gazteen hitza eta erabakia errespetatua izateko ekimenak
- Gazteriaren zerbitzurako bitartekoa
- Instituzio ezberdinekin harremana bideratu
- Euskal Herriko gazte plana kudeatu
- Informazioa zabaldu
- Nazioarteko Euskal Herriko gazteen diasporarekin eta gainontzeko herrietako gazteekin alkarlana bideratu eta harremanak izan