Castelo Branco (barrutia)
Wikipedia(e)tik
Castelo Brancoko Barrutia Portugalgo 18 barrutietako bat da. Mugakideak hauexek ditu: iparraldean Guardako barrutia, ekialdean Caceresko probintzia (Espainia), hegoaldean Portalegreko barrutia, Santaremgo barrutia eta Badajozko probintzia (Espainia) eta mendebaldean Coimbrako barrutia eta Leiriako barrutia.
6675 km²-ko azalera dauka eta 2001ean 208.069 biztanle zituen. Hiriburua Castelo Branco bera da.
[aldatu] Kontzejuak
Ondorengo 11 kontzejuak (concelhos edo municípios) hartzen ditu barne:
- Belmonte
- Castelo Branco
- Covilhã
- Fundão
- Idanha-a-Nova
- Oleiros
- Penamacor
- Proença-a-Nova
- Sertã
- Vila de Rei
- Vila Velha de Ródão