Aurelia Arkotxa
Wikipedia(e)tik
Aurelia Arkotxa (Baigorri, 1953 urriaren 3) euskal idazlea Nafarroa Beherean sortua da. Hendaian (Lapurdi) bizi da hamar urtetarik landa. Sortu geroztik lotura hestuak ukan ditu, amaren familiaren jatorriarengatik, Nafarroa Garaiarekin eta bereziki Erriberarekin. Bizi izan da Bordelen, Pauen, Donibane Lohitzunen eta Montréalen.
- Letra eta Filologia ikasketak egin zituen Bordelen, eta Arestiri buruz egin zuen doktore tesia, Imaginaire et poésie dans "Maldan behean" de Gabriel Aresti (1933-1975), 1993 Asjuk argitaratua.
- Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna da 2000 urteaz geroztik. Bordelen eta Baionako Fakultatean literatura eta literatur teoria irakasten ditu eta Iker-CNRSko ikerlari ekipako partaidea da gaur egun.
- Euskaltzaindiko urgazle 2003 geroztik.
- Maiatz aldizkarian bereziki bai eta Mazantini, Zurgai, Garziarena, Hegats, Euskera, Iker etab. aldizkarietan parte hartu du.
[aldatu] Lanak
- Atari arantziak (1993) - Poesia liburua hau izan zen bere lehen literatur lana. Geografiek, lekuek inportantzia berezia badute haren poetikan. Kanadan urte askoz iragan izan dituen egonaldi luzeen ondotik idatzi du bere azken lana :
- Septentrio (2001)
- 2004a geroztik Berrian ostiralero kronika poetiko bat agertzen du "Maratila" sailean. Argiako eta Sautrelako kolaboratzailea da ere.