Antioquia (Kolonbia)
Wikipedia(e)tik
Antioquia Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdeko iparraldean dagoena, Andeetako eskualdean.
Mugakideak hauexek ditu: Karibe itsasoa iparraldean, Bolivar, Santander eta Boyacako departamenduak ekialdean, Caldas eta Risaralda hegoaldean eta Choco mendebaldean.
63.612 km2-ko azalera dauka eta 2003an 6.990.478 biztanle zituen (90 biz./km2). Hiriburua Medellin du (2.223.078 biztanle).
125 udalerri ditu, 9 azpieskualdetan banatutakoak.