Andecha Astur
Wikipedia(e)tik
Andecha Astur (AA) Asturiasko (Espainia) alderdi politiko ezkertiar eta nazionalista bat da.
1990an sortu zen baina oraindik ez du inoiz ordezkaririk lortu Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusian. 1999 udal-hauteskundeetan bere lehenengo zinegotzia lortu zuen Asturiasen. 2003an, berriz, bi Riosa eta Carreñon.
Gaur egun, David Rivas Andecha Asturreko Zuzendaritza-Batzordeko kide eta ekonomia eta garapeneko idazkaria da.
[aldatu] Ideologia
Andecha Asturrek jarraitzen duen ideologia eta politikoa hurrengoa da :
- Autonomo eta langileon eskubideak.
- Hezkuntza laikoa.
- Politika sozial eta aurrerakoia.
- Doako osasun-publiko orokorra.
- Ikerkuntza eta garapena.
- Ekologia eta ingurugiroa.
- Demokrazia esku-hartzailea ezartzea.
- Gay, lesbiana eta emakumeon eskubideak parekatzea.
- Asturieraren koofizialtasuna.
- Terrorismoa gaitzestea.
- Asturias naziotzat ezagutzea.
- Herrien autodeterminazio eskubidea exijitzea.
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |