Zain
Wikipedia(e)tik
Zainak odola gorputzaren organoetatik bihotzera garraiatzen duten hodiak dira, aparatu kardiobaskularraren zatia izanda. Zehazki, bihotzaren eskuineko aurikulan sartzen dira kaba zain handiaren bidez, goiko eta beheko parteetatik.
Eduki-taula |
[aldatu] Anatomia
Kaba zaina da gorputzaren lodiena eta nagusia, goiko eta beheko zatietan banatuta. Ondoren, aipatuko ditugu zati bakoitzean amaitzen diren zain garrantzitsuenak.
[aldatu] Goiko kaba zainean
- Zain jugularrak.
- Zain subklabioak.
[aldatu] Beheko kaba zainean
- Giltzurrunetako zainak.
- Zain iliakoak.
[aldatu] Beste zain garrantzitsu batzuk
- Biriketako zainak.
[aldatu] Fisiologia
"Odol zikina" (azido karboniko eta hondakinez osatuta) garraiatzen du gorputzaren ehun periferiko guztietatik bihotzaren eskuineko aurikulara, hortik eskuineko bentrikulura eta azkenik biriketako arterietatik biriketaraino, odola garbitzeko.
[aldatu] Lotutako gaixotasunak
- Barizeak.
- Flebitis.
- Tronbosiak.