Trelew
Wikipedia(e)tik
Trelew Argentinako hiria da, Chubuteko probintziaren bigarren handiena, populazioari dagokionez Comodoro Rivadaviaren atzetik eta Puerto Madrynen aurretik egonda.
89.000 biztanle zituen 2001ean, baina joera demografikoa negatiboa da, nagusiki langabezia dela eta.
Izena galeserazko "Trelewis"-en laburdura da, "Lewisen herria" esan nahi duena. Historikoki, lotura handia izan du galestarren koloniarekin. Izan ere, Lewis Jones kolonoak eman zion izena herriari.