TeX
Wikipedia(e)tik
TeX edo TEX (tej edo tek ahoskatzen da) Donald E. Knuthek garatutako tipografia sistema bat da, erabilpen akademikorako ezaguna dena, batez ere matematikari, fisikari eta informatikarien artean. Unixerako Troff sistema gainditzea lortu zuen.
Dokumentuak sortzeko aukera ugari eskaintzen ditu, eta formula matematikoak idazteko aukerarik egokiena dela esan ohi da.
TeX software librea da, eta horrek lan eratorrien agerpena ahalbidetu du. Bere lizentziak askatasun osoz banatu eta aldatzea baimentzen du, beti ere TeX edo TEXekin antzekotasuna duen izenik erabiltzen ez denean. Honi esker TeX oinarritzat hartu dute aukera ugari existitzen dira:
- LaTeX
- ConTeXt
- AMS-TeX
- jadeTeX
- Texinfo
Honez gain, gehigarriak ere existitzen dira:
- BibTeX: Bibliografiak sortzeko.
- pdfTeX: Zuzenean PDF fitxategiak sortzeko.
- Omega: Unicode karaktere sorta erabiltzeko.