Telmo Zarraonaindia
Wikipedia(e)tik
Telmo Zarraonaindia (1921eko urtarrilaren 21a - 2006ko otsailaren 23a), Zarra izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Mungiarra jaiotzez, 1940-1941 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Valentzia futbol taldearen aurka. Guztira, hamabost denboraldi egin zituen taldean, 1940etik 1955. urtera bitarte. Liga bat, eta bost errege kopa irabazi zituen, guztira 277 partidu jokatuz.
Espainiako futbol ligan izandako goleatzailerik handiena da, bere 252 goleko marka ez du oraindik ere inork hautsi. Espainiar selekzioarekin hogei aldiz jokatu zuen, eta beste horrenbeste gol sartu zituen. Horien artean 1950eko Munduko Futbol Txapelketan Ingalaterrako selekzioaren aurka Espainiari garaipena eman ziona.